MONDRAGONen ekintzailetza dinamikei buruzko DREAMWORKS saioa.
MONDRAGONen BACek Korporazioko kooperatibetan garatzen ari diren ekintzailetza esperientzien gainean hausnartzeko berariazko DREAMWORKS saioa antolatu du. Oraingo hau hirugarrena da, garrantzitsutzat jotzen baitugu:
- Gure kooperatibetan garatutako negozio berrien ekintzailetza prozesuei buruzko esperientziak partekatzea.
- Ekintzailetzak Korporazioaren baitan aurre egin beharreko erronka nagusiak zeintauk diren identifikatzea
- Ikasbideak ateratzea MONDRAGONen ekintzailetza prozesuen fidagarritasuna hobetzeko asmoz.
- MONDRAGONen ekintzailetasunerako gaitasuna hobetzeko estrategiak definitzea
Horretarako zenbait hizlarik parte hartzea aurreikusi dugu. Bakoitzak bere esperientzia ekintzaileen bilakaera azalduko du. Horrela, bada, MONDRAGONen ekintzailetza dinamikei buruzko DREAMWORKS saioaren formatua honakoa izango da:
- DANOBAT GROUPen esoerientzia, Antxon Lz. Usoz.
- ULMA Taldearen esperientzia, Jurgi Ugarte.
- FAGOR EDERLAN Talderen esoerientzia, Jesús Fernández
- CIKAUTXOren esperientzia, Gonzalo Martín
- MONDRAGON HEALTHen espoerientzia, Mikel Alvarez.
- Ekintzailetza kooperatiboa kudeatzeko estrategiak, Mikel Orobengoa (MONDRAGONeko BAC)
DREAMWORKS saio monografiko hau ekintzailetza kooperatiboari buruzko interesa dutenei eta MONDRAGONen kooperatibetan garatutako ekintzailetza prozesuei buruzko ezagutza partekatu gura dutenei dago zuzenduta
Ekintzailetza dinamikei buruzko DREAMWORKS saio monografikoa Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean izango da, Ekitaldi Aretoan, 2013ko urriaren 24an, arratsaldeko 14:30ean.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com
Viewed 171 times