Uztailak 10! Crecer+ XXVI Inbertsio Foroa, MONDRAGONekin elkarlanean.

Uztailaren 10ean Crecer+ sarearekin elkarlanean antolatuko dugun XXVI. Inbertsio Foroan aurkeztuko diren proiektu ekintzaileak ezagutu nahi? Hona hemen aurrerapen bat!

  1. Uraren gainazalean isuritako hidrokarburoak, koipeak eta mikroplastikoak berreskuratzeko eta ponpatzeko sistema efizienteak.
  2. Karaktereak ezagutzeko teknologia adimendun aurreratua garatu duen proiektua, ingurune eragileetatik testu alfanumerikoak erauzteko gai dena, konputagailu bidezko ikusmenezko algoritmoak erabilita.
  3. Ohiko mugetatik haratago, inprimatutako egiturak hormigoian eraikitzea, modu efizientean eta azkarrean.
  4. People intelligence sistema, lidergoa neurtzea eta garatzea ahalbidetzen duena, erakundeetan giza taldeen eraldaketa eta prestatze maila berehala eta etengabe ebaluatuta. Oinarri akademiko eta esperientzialak dituen metodologiarekin batera, plataforma teknologiko bat eskaintzen du, bilakaera denbora errealean aztertzeko.
  5. Ingeniaritzako eta Industria Fabrikazio Aditiboko zerbitzuetan espezializatutako enpresa, bezeroei produktuen, tresnen edo beste edozein elementuren diseinua eta fabrikazioa eraldatzen laguntzen diena, egitura arinagoak, seguruagoak eta efizienteagoak ekoitziz, 4.0 Industriaren barruan.

Garaiz zaude izena emateko! eventos-mcp@mondragoncorporation.com helbidera idatzita, 943082215 zenbakira deituta edota hurrengo FORMULARIOA betez.

Ez galdu!
Uztailaren 10ean, Garaia Parke Teknologikoan
(16:00-18:00).

like0

Viewed 55 times