ISEAk eta SPRIk bidalita. Jardunaldia: “Adimen Artifizialaren erabilpen praktikoak Industriagintzan nahiz Zerbitzugintzan”

ISEAk eta SPRIk honako jardunaldi hau antolatu dute:  “Adimen Artifizialaren erabilpen praktikoak Industriagintzan nahiz Zerbitzugintzan”.

Jardunaldia Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan Maitzaren 31an ospatuko da, goizeko 9:00etatik aurrera.  Bere helburuak honako hauek izango dira:

- Adimen Artifizialeko tresneria aurkeztu.

- Adimen Artifizialaren erabilpen praktikoak Industriagintzan nahiz Zerbitzugintzan aurkeztu.

- Erabilpen horietan eman izan diren ondorioak, mugak eta oztopoak azaldu.

- Adimen Artifizialeko teknologien bilakaera buruzko ikuspegiak eskaini, dela erabilpen mailatan, dela teknologiatan ere.

- SPRIko “Enpresa Digitala” izeneko programaren bitartez Adimen Artifizialeko industri- erabilpenak bultzatzeko abian jarriko dituen diru-laguntza berrien azalpena.

Honako Enpresa eta Elkarte hauek parte hartuko dute Jardunaldian:

 

• GOOGLE.

• IKERLAN.

• VICOMTECH.

• XABET

• MONDRAGON Unibertsitatea.

• Euskal Herriko Unibertsitateko EHU-UPV Sistema Adimentsuen taldea.

• Basque Centre for Applied Mathematics (BCAM).

•SPRI.

Aipatu bezala, Jardunaldia Maiatzaren 31an izango da, 9:00tatik aurrera, Arrasateko  Garaia Teknologia Parkean areto nagusian.

Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da, horretarako SPRIko honako ataza hau erabiliaz: https://www.spri.eus/euskadinnova/es/enpresa-digitala/agenda/usos-practicos-inteligencia-artificial-sectores-industriales-servicios/15452.aspx

like0

Viewed 87 times