Cambridgeko unibertsitateko ordezkariek Mondragon Taldea bisitatu dute

20 pertsonez osatutako ordezkaritza estatubatuarra, Cambridgen kokatutako Massachusetts Institute of Technology MIT-ekoak, Arrasaten izan da uztailaren 15 eta 19a bitartean.  Bisita honen bitartez Arrasateko esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutu nahi izan dute, eta horretarako Mondragon Taldeko instalakuntza ezberdinetan izan dira.

Fagor Etxetresna Elektrikoak Garagartza auzoan duen ontzi garbigailuen lantegia, Saiolan edo Alecop izan dira ordezkari estatubatuarrek ezagutu dituzte instalakuntza horietariko batzuk.  Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ere izan dira, hala nola Laboral Kutxaren bulego nagusietan.

Otalora jauregian burututako formazio saioetan ere parte hartu dute, eta bertan esperientzia kooperatiboaren xehetasun guztiak ezagutu ahal izan dituzte.  Testuinguru honetan, unibertsitatetik gertu dauden esparruetan eredu kooperatiboa ezartzeko dauden aukerak aztertu dituzte:  Nueva York, Boston, Chicagon edo Detroiten, besteak beste.

590 (id: 4269812)M

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

Viewed 148 times