Mundukideren IV.lasterketa solidarioa urriaren 21ean jokatuko da Urkulun.
Urriaren 21ean Urkulu urtegia, partaidetzaren, elkartasunaren eta konpromisoaren topaleku bilakatuko da, Mundukideren laugarren lasterketa solidarioa dela eta.
Hiru modalitate
Aurreko urtean bezala, aurten ere hiru modalitate egongo dira, lasterketa, Nordic Walking eta Oinezko ibilaldia.
- Lasterketa: Kooperatibetako kideen arteko 3 pertsonako ekipotan lehiaketa. (7km). Goizeko 11:00etan.
- Nordic Walking: Publiko guztiarentzat. 7 kilometroko erakustaldia (ez da lehiakorra). Goizeko 10:30etan. Bakarkako froga da.
- Oinezko ibilaldia: Publiko guztiarentzat 7 kilometroko erakustaldia (ez da lehiakorra). Goizeko 10:30etan. Bakarkako froga da.
Izen-ematea
Antolakuntzatik hiru modu jarri dituzte lasterketa solidarioan izena emateko eta urriaren 18a izango da azken eguna.
- Mundukideren webgunean: https://www.mundukide.org/eu/sentsibilizazio-ekintzak/lasterketa-solidarioa/
- Enpresa kooperatibetan
- Egunean bertan Urkulun: 9:00etatik 10:00etara bitartean
Kirolari ezagunak
Badira lasterketa solidarioan parte hartuko duten kirolari ezagunak: Beñat Arnaiz (Fagor Elektronika), Silvia Trigeros (Fagor Ederlan) eta Riki Abad (Ederlan Tafalla).
Iturria: goiena.eus
Viewed 110 times