DREAMWORKS saio berezia Negozio Eredu Berriei buruz zerbitzuen arloan.
Zerbitzuen sektorea ekintzailetzarako aukerak eskaintzen dituen esparrua da, ekonomia aurreratuen berrikuntzarako oinarri nagusietakoa den heinean. Egoera horri helduta, MONDRAGONeko BACek Negozio Eredu Berriei buruzko DREAMWORKS edizio berezi bat antolatu zuen, eta Aretxabaletako Otalora Jauregian gauzatu zen, 2013ko apirilaren 11n.
DREAMWORKS edizio berri horren helburua negozio berriak sustatzea zen, Zerbitzuen arloan. Hori dela eta, DREAMWORKS edizio honetako xedearen publikoa negozio jarduera berriak sustatzeko interesa zuten kooperatibak ziren, Zerbitzuen arloan, elkarren arteko lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bitartez.
Zerbitzuen sektoreko Negozio Eredu Berriei buruz egindako DREAMWORKS edizio bereziaren formatua hau izan zen.
- Kanpoko enpresen azalpena, Zerbitzuen arloan Negozio Eredu Berriak garatzeari dagokionez izandako esperientziei buruz:
- GENERAL ELECTRIC (Jaime Elguero, EPC Bikaintasun Zentroko eta Negozio Garapeneko zuzendari nagusia).
- REPSOL (Juan Luis Rodriguez Sanchez del Alamo, Berrikuntza Proiektuen zuzendariordea).
- GUREAK TALDEA (Asier Vitoria, Industria Zerbitzuen Dibisioko zuzendaria, eta Jon Ander Arzallus Galparsoro, Berrikuntza Arloa).
2. Zerbitzuetan negozio eredu Berriei lotutako negozio esperientzien ilustrazioa, MONDRAGON Korporazioko enpresen eskutik.
- EUSKADIKO KUTXA (Xabier Egibar, Negozio Garapeneko Arloko zuzendaria)
- MONDRAGON LINGUA S.COOP. (Idoia Mujika, Prestakuntza Dibisioko zuzendaria, eta Ane Ruiz de Zarate, Itzulpenen & Komunikazioaren zuzendaria)
- MCCGRAPHICS S.COOP. (Javier Valls, zuzendari nagusia)
Azkenik, DREAMWORKS saio monografikoan Zerbitzuen esparruan dauden negozio aukera berriak identifikatzeari ekin zitzaion, lankidetza bitartez sustatu daitezkeenak, eta parte hartu zuten enpresek deskribatutako aukera gune bakoitzerako duten kokapena ere aztertu zen.
Enpresen dekantazioaren ondorioz, hainbat partzuergo eratu ziren, enpresa lider batek eta hainbat laguntzailek osatuta. Partzuergo horiek konpromisoa hartu zuten Negozio Plan baterako proposamen zehatza egiteko, MONDRAGONeko BACen aurrean aurkeztu ahal izateko.
Viewed 143 times