Brokante Teknologikoaren lehenengo edizioaren arrakasta.

MONDRAGONeko BAC - Business Acceleration Centerren ekimenez, urtarrilaren 24an Brokante Teknologikoaren Azoka egin zen Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko H-ENEA / Living Lab instalazioetan, eta ekitaldian 70 pertsona elkartu ziren

Brokante Teknologikoa MONDRAGONeko BAC - Business Acceleration Centerren  ekimen bat da, eta bere helburua da gure enpresa eta zentro teknologikoetan dauden stock teknologikoari eta negozio aukerei probetxua ateratzea, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bitartez.

Ekimenaren interesaren jatorria egiaztapen bat da, hau da, baliabide ekonomikorik ez dagoelako, enpresa estrategia orokorrarekin bat etortzerik ez dagoelako, komertzializatzeko kanalik ez dagoelako… gure kooperatibetan garapen fase aurreratuan dauden hainbat proiektu etenda daudela, eta horiek stock teknologiko bat eratzen eta gauzatu gabe dauden negozio aukerak direla. MONDRAGONeko BACen ustez, beharrezkoa da lokartuta dagoen aukera multzo horri beste aukera bat ematea, Brokante Teknologikoaren bitartez.

Horrenbestez, Brokante Teknologikoaren Azokak aukera eman zuen gure enpresa eta zentro teknologikoetan dagoen stock teknologikoan oinarrituta negozio aukera sortzera zuzendutako 19 proiektu ezagutarazteko, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bitartez.

Brokante Teknologikoko parte hartzaileen profila zen aktiboen hornitzailea izatea edo, bestela, bazkide potentziala, enpresa ekimen berriak abiarazteko. Ondorioz, Brokante Teknologikoak honako kategoria hauei erantzun behar zieten negozio aukerak sortzera zuzendutako proiektuei bigarren aukera bat eman zien:

  • Jabetza intelektualeko aktiboak, komertzialki ustiatu ahal izango direnak.
  • Jada finkatuta dauden garapen teknologikoak, enpresen gaur egungo produktuetan sartu ahal izateko potentziala dutenak. Orain dela gutxi garatutako proiektu bereziak, balio eskaintza merkaturagarri baten moduan erreproduzitu ahal izango direnak.
  • Erabilera bikoitzeko teknologiak, berez xede jakin baterako garatzen direnak, baina jarduera ekonomikoaren eremu berrietan birbalorizatu ahal izango direnak.
  • Plazaratzeko beste enpresa batek eman ditzakeen konpetentziak eta gaitasunak (adibidez, komertzializazio kanalak, marka, finantzaketa…) behar dituzten negozio ereduak.

Brokante Teknologikoaren Azokaren esparruan burutu diren topaketek honako onura hauek gauzatzea ahalbidetuko dutela espero dugu:

  • Enpresen, zentro teknologikoen eta fakultateen garapen teknologikoaren emaitzen ustiapen komertziala handitzea.
  • MONDRAGONeko kooperatiben artean ongarritze gurutzatua handitzea, enpresa ekimen berrietan gauzatuta,
  • Eta, batez ere, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bidez, negozio eta dibertsifikazio aukerak zehaztea.

Horretarako, Azoka egin eta hurrengo hilabeteetan zehar, MONDRAGONeko BACek Brokante Teknologikoaren esparruan hartutako konpromisoen jarraipena egingo du, Azokan zehar identifikatutako negozio aukerak gauzatzeko helburuarekin.

MONDRAGONeko BACen izenean, berriro ere gure esker ona adierazi nahi diegu beren partaidetzarekin Brokante Teknologikoaren garapena ahalbidetu duten kooperatiba, zentro teknologiko eta dibisioetako I+G unitate, unibertsitate fakultate eta abar guztiei.

like0

Viewed 182 times