Banatu dira Huhezinema sariak
Antolatzaileek Huhezinemaren emaitza bikaina izan dela eta oso gustura daudela adierazi dute. Era berean, ikus-entzunezko laburren maila oso altua izan dela baieztatu dute bertaratu direnek. Saritu guztiei otar eder bana eman zaie. MUko ikasleek antolatutako luntx batekin amaitu zen ekitaldia.
Lehiaketa ofizialaEuskarazko film labur onena, Goiena Saria (1.500 euro) Deus et Machina, Koldo Almandozen laburrak jaso du.
Huhezinema Saria (1.000 euro) Los Perfeccionistas, Tucker Davila Wood egileari eman zaio.
Ikusleek saritutakoa (500 euro) Loco con Ballesta izan da, Kepa Sojoren eskutik egina.
Iván Cortázarren Tesoros izan da aipamen berezia jaso duen laburra.
Ikasleen lehiaketaMU Saria (400 euro) Peña, oroitzapen bat, bizitza bat (Aitana Duque, Imanol Beloki, Manex Zabala, Naia Laka eta Lander Arregi).
Ikusleen Saria (200 euro) Bizitzaren gazi-gozoak (Izarne Olano, Ane Jauregi, Asier Rekalde, Aitziber Onaindia, Maialen Torres eta Iñigo Calleja).
Basque Culinary Saria (400 euro) Mokaduak (Ainhoa Garcia, Ander Larrañaga, Andrea Lopetegi eta Janire Zubizarreta).
Aipamen berezia Etxehuts (Kepa Matxain, Ander Bolibar, Oihan Vitoria, Jokin Uribeetxeberria eta Mikel Iraola).
Iturria: TULANKIDE.com
Viewed 610 times




