Teoriatik haratago: industri-hondakinen eta hiri-hondakinen birziklapen proiektu praktikoak.

Ekonomia Borobila” deritzona oraindik gauzatzetik urrun dago.Hori dela-eta, bere bultzatzaileen borondate onaren gainetik Ekonomia Borobileko proiektuak honela amaitzen ari dira gehienetan:

• Dela proiektua ez da bidegarria.

• Edo behar diren inbertsioak gehiegizkoak dira.

• Edo dela proiektua ezin ditu laborategiaren mugak gainditu.

Beraz, diskurtso teorikoaz haratago, benetako proiektu gutxi dago Ekonomia Borobilaren ahalmena eta bidegarritasuna erakusteko gai direnak.

Gertatzen dabilenarekin kontrajarririk GAIKER-IK4 laborategiak zenbait proiektu interesgarri garatu izan du gure arreta merezi beharko luketena. 

Hari hori jarraiki, ISEA Koop Elkarteak, GAIKER-IK4ren eskutik, hitzaldi bat antolatu du honako gai hauek erabiltzeko asmoz:

• Industria-hondakinen eta hiri-hondakinen birziklapen alorrean GAIKER IK4-k duen eskarmentu orokorra.     

• Haize-erroten hegalen osagaien birziklapena.

• Elektronikagintzako eta elektrozitategintzako plastikoen iragazkitza sensoreak erabiliz.

• Galdaketarako erabiliko hondarren ekonomia borobila.

• Poliester hondarren birziklapen kimikoa eta balio erantsiko osagaien bihurtzea BHET  eta PET sortuza.

Hitzaldia LKSek Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunearen erdialdean duen eraikuntzan izango da, Ekainaren 21ean, arratsaldeko  17:30etaik aurrera.

Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da; dela (943772064) telefonora deituz, dela (aorobengoa@iseamcc.net) helbidera mezu bat igorriz.

like0

Viewed 122 times