Abian da Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa.
Martxoaren 21etik 23ra, film laburrez beteko da Aretxabaleta. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute Euskal Film Laburren Jaialdia.
Gaur, martxoak 21, jarri da abian Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia. Hiru egunetan zehar, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek ekitaldi ugari antolatu dituzte, hala nola proiekzioak, mahai-inguruak, kartelen erakusketa eta master class-ak. Ohikoa den bezala, ekitaldiak egingo dira Aretxabaletako Arkupe Aretoan.
EGITARAUA
Martxoak 21
- 10:00-10:30 Kutixi Sailaren emanaldia.
- 10:45-13:00 MUko Ikasleen Sailaren emanaldia.
- 16:00 Efektu berezien gaineko masterclass-a, Drama FX-en eskutik.
Martxoak 22
- 10:30-13:00 EICINE, Donostiako Zienemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako film laburren emanaldia eta solasaldia.
- 16:00-19:00 Euskal websailen topaketa.
Martxoak 23
- 16:00-19:45 Sail Ofizialaren emanaldia.
- 20:15-21:00 Sari banaketa ekitaldia.
- 21:00-22:30 Luntxa.
- 23:30-24:00 Hartz taldearen kontzertua.
SARIAK
Sail Ofiziala
- Huhezinema Saria: finalista bakoitzak 200 euro.
- Goiena Saria: 1.000 euro.
- Vertigo Saria: 400 euro.
- Mundukike Saria: 700 euro.
- Ikusleen Saria: 300 euro.
MUko Ikasleen Saria
- Fikzio Onenaren Saria: 300 euro.
- Dokumental Onenaren Saria: 300 euro.
- Argazki Onenaren Saria: kamera materiala. Balioa: 1.500 euro.
- Mundukike Saria: 700 euro.
- Ikusleen Saria: 100 euro.
Kutixi Saria
- Basque Culinary Saria: 400 euro.
- Mundukike Saria: 700 euro.
- Ikusleen Saria: 100 euro.
Aurtengo edizioa, laugarren mailako 13 ikaslek antolatu dute Iban Del Campo irakaslearen koordinaziopean.
Iturria: mondragon.edu
Viewed 168 times