MONDRAGON Health aukera bila osasunaren esparruan

MONDRAGON Health erakundeak antolatuta, 'Aukera bila osasunaren esparruan' izeneko jardunaldia egin dute Otaloran, Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan. Jardunaldiak, sektorean egon daitezkeen aukerak identifikatu eta proiektu zein jarduera berriak abian jartzeko helburua du.

MONDRAGON Health erakundeak antolatuta, 'Aukera bila osasunaren esparruan' izeneko jardunaldia ospatu zuten atzo, hilak 28, Otaloran, Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan. Jardunaldiak, MONDRAGON Health-ek antolatzen duen laugarrenak, sektorean egon daitezkeen aukerak identifikatu eta proiektu zein jarduera berriak abian jartzeko helburua du.

Batzarra, goizeko 9:30ean  hasi eta arratsaldera arte luzatu da. Besteak beste, hitzaldiak, eztabaida irekiak eta mahai inguruak egin zituzten, eta arratsaldean MONDRAGON korporazioko enpresak elkartu ziren jardunaldiaren gaineko aurreneko balorazioa egiteko.

MONDRAGON Health-eko zuzendari eta atzoko jardunaldiaren bultzatzaile nagusia den Mikel Alvarezentzat, atzo, Otaloran, Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan egin zuten jardunaldiak helburu nagusi bat zuen, eta honela adierazi zuen: “sektorean diharduten profesionalen arteko harremanen bitartez sortuko dira aukera berriak Osasunaren alorrean, eta horrelako jardunaldiak garrantzitsuak dira profesionalak, banaketako enpresak eta gure kooperatibek parte hartzen dutelako".

Hain justu ere, atzoko jardunaldian Osasunaren Sektoreko hiru alor ezberdinetako profesionalek esku hartu zuten: medikuntza arloko profesionalek, banaketaren arduradunak (Ortovas Médica enpresakoak) aldi berean produktuak eta zerbitzuak saltzen dituztenak, eta MONDRAGON Korporazioko kooperatibak. "Gure korporazioan gero eta enpresa gehiago daude Osasun arloko teknologietan ari direnak", esan zuten.

500 (id: 5781853)

 

Profesionalen eta MONDRAGONen arteko sarea eratu

Atzoko jardunaldiaren beste helburu nagusia izan zen “MONDRAGON Korporazioaren eta sektoreko profesionalen arteko sarea errotzea". Alvarezek gaineratu zuenez, "soilik bide horretatik egingo dugu aurrera sektore honetan".

Jardunaldian ondorengo espezialitateetako profesional sanitarioak izan ziren: Ortopedia/traumatologia, neurokirurgia, urologia, ginekologia y obstetrizia, kirurgia orokorra eta anestesia eta neurologia. Gure kooperatibetako ordezkaritza zabala izan da. Besteak beste; MU, Leartiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Danobat, Ulma Embedded, Fagor Healthcare, Cikautxo, Diara, Oiarso, Kiro Robotics, Ulma Centro Promoción, Fagor Centro Promoción, Osatu, Saludnova, Saiolan, Fagor Ederlan, MONDRAGON Componentes eta POC Microsolutions.

500 (id: 5813223)

Iturria:  MONDRABERRI.com

like0

Viewed 137 times