Kooperatiben arteko lasterketa solidarioa, urriaren 22an.

Mundukidek antolatuta, Kooperatiben arteko lasterketa solidarioaren III. ekitaldia ospatuko da datorren urriaren 22an. Urkuluko urtegiari buelta bat (7 kilometro) eman beharko diote partehartzaileek eta ohikoa den bezala  hiru laguneko taldeetan banatuko dira: mixtoa, gizonak eta emakumeak. Lasterketa solidarioaren helburuetariko bat lanaren balioa goraipatzea denez, talde osoa batera helmugaratu behar dela dio lasterketaren araudiak.

Gainera, aurten bi modalitate berri gehituko zazkio joan zen urteko ekitaldiari: Oinezko ibilalditxoa eta 'Nordic Walking' alegia.

Izen-emateak 10 euro balio du pertsonako (15 euro egunean bertan), nahiz eta dirua biltzea ez da lasterketaren helburua baizik eta hegoaldeko herrialdeen duintasunaren alde korrika egitea.

FET erronka

Lasterketa solidarioaren bat eginez, 'FET erronka' deritzon ekimena Urkuluko urtegira iritsiko da urriaren 22an. Fagor Ederlan eta Mundukidek bultzatutako erronka solidarioa da FET eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonei laguntzea du helburu.

Aurtengo ekitaldian, hamargarrenean, Tafallako Fagor Ederlaneko bazkide den Riki Abad kirolariak Tafalla eta Urkuluren arteko bidea egingo du korrika eta buelta berriz, bizikletan.  

 (id: 172636)

Iturria: mondraberri.com

 

like0

Viewed 106 times