MISEk SMART CITIES jardunaldia antolatzen du.
MONDRAGON Ingeniaritza eta Zerbitzuak – MISE-ren izenean SMART CITIES MISE, jardunaldira gonbidatu nahi zaitut. Jardunaldia 2017ko urriaren 31ean egingo da, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko aretoan.
Ekitaldiaren helburua da MISEko enpresek Adimenezko Hirietako arloan duten eskaintza administrazio eta enpresei ezagutaraztea.
SMART CITIES MISE jardunaldira joateak arlo hauetako estrategiak eta teknologiarik aurreratuenak ezagutzeko aukera emango dizu:
- Kudeaketa eta administrazio elektronikoa,
- Heziketa eta Enplegua Adimenezko Hirietako arloan,
- Zerbitzu publikoen kudeaketa eta ingurumenaren kalitatea,
- Birsorkuntzako proiektuak eta integratutako hiri-birgaitzea,
- Sistema BRT elektrikoen ezarpena.
Erantsitako dokumentazioan ikus dezakezu SMART CITIES MISE jardunaldiak hainbat osoko hitzaldi integratuko dituela, baita MISEko enpresek garatutako puntako teknologiei buruzko aurkezpen espezifikoak ere.
Hori dela ta, zuk Adimenezko Hirietako proiektuak eta ekimenak bultzatu nahi badituzu, jardunaldiak estrategiarik egokituenak eta produktu eta zerbitzu aurreratuenak ezagutzea ahalbidetuko dizu.
SMART CITIES MISE jardunaldian parte hartzea doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da, hurrengo pertsonarekin harremanetan jarriaz:
Belen Huarte: bhuarte@lksgroup.com
Tlno: 678 344 855
Atsegin handiz hartuko zintuzkegu SMART CITIES MISE jardunaldian.
Viewed 111 times