Dena prest KIMU BERRI 2017 Proiektu Berritzaileen Erakusketarako.
Zortzigarren aldiz Kimu Berrik sustatzen duen proiektu berritzaileen erakustaldia bere ateak irekiko ditu irailaren 20tik aurrera. Unibertsitateko gazteek garatutako proiektuen panelak, prototipoak eta ikus-entzunezko erreportajeak erakusgai egongo dira Garaia Parke Teknologikoan irailaren 20tik urriaren 9ra (Garaiako ordutegian). Ondoren, erakusketa Oñatiko Enpresagintza fakultatean ikusi ahal izango da urriaren 10etik 27ra bitartean.Guztira 40 proiektu inguru hartuko dute parte erakustaldian.
Irailaren 20an goizeko 10etatik 12etara Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko areto nagusian sei proiektuen egileek zehaztasunak emango dituzte proiektuei buruzko azalpen laburretan.
Alboan eransten foiletoan Kimu Berri eta aurtengo erakustaldiaren zehaztasunak ematen dira.
Viewed 94 times