DREAMWORKS saio berezia FAGOR Taldearentzat.
Joan den urriaren 3an, FAGOR Taldean integratutako zortzi kooperatibatako ordezkariek eskualdeko taldearentzat antolatutako DREAMWORKS saio berezi batean parte hartu zuten. Horrenbestez, FAGOR Taldearen enpresak sustatzeko eta dibertsifikatzeko estrategien esparruaren barruan, FAGOR Sustapen Zentroak DREAMWORKS saio bat antolatu zuen, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bitartez enpresa jarduera berriak sustatzeko helburuarekin. Zeregin horretan, FAGOR Sustapen Zentroak MONDRAGONeko BACen laguntza teknikoa izan zuen.
Horrela, FAGOR ETXETRESNA ELEKTRIKO, FAGOR ELEKTRONIKA, MONDRAGON ASSEMBLY, FAGOR ARRASATE, FAGOR EDERLAN eta FAGOR INDUSTRIALeko ordezkariek eta FAGOR Taldeko Sustapen Zentroko kideek DREAMWORKS saioa garatu zuten, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko Living Lab instalazioetan.
Lankidetza bidez susta daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzeko 33 proposamen sortu ziren, eta horiek gaur egun aztertzen ari dira, ikusteko ea Negozio Planak gara daitezkeen, enpresa jarduera berri baterako negozio eredu bideragarri gisa aplika daitezkeen erabakitzeko.
Viewed 125 times