38 pertsonak ekintzailetzaren esperientziak partekatu zituzten DREAMWORKS saio berri batean

Joan den irailaren 27an, MONDRAGONeko BAC - Business Acceleration Center-ek antolatutako jardueren esparruan, “DREAMWORKS Ekintzailetza Esperientziak” aztertzeko saio monografiko bat egin zen, Aretxabaletako Otalora jauregian, eta bertan MONDRAGON Korporazioaren hainbat jarduera esparrutako 38 pertsonak parte hartu zuten.

DREAMWORKS bilkura monografikoaren helburua zen MONDRAGON Korporazioaren barruan negozio berrien gaineko ekintzailetza prozesuei buruzko esperientziak partekatzea, ekimen horiek protagonizatu dituzten pertsonen perspektiba aintzat hartuta, gure Korporazioan jarduera ekintzaileek aurre egin beharreko erronka nagusiak identifikatzea, irakaspenak ondorioztatzea MONDRAGONeko ekintzailetza prozesuen fidagarritasuna hobetzeko helburuarekin, eta gure kooperatiben baitan ekintzailetza eta dibertsifikazioa bultzatzeko estrategiak definitzea.

Ekintzailetza Esperientziei buruzko DREAMWORKS saio monografiko honetan MONDRAGONeko negozio berrietako ekintzailetzari buruzko bederatzi esperientzia aurkeztu ziren, honako hizlari hauen ahotik:

  • Sonia Ortubai (ABANTAIL)
  • Jorge Morales (GSR)
  • Antxon Lz. Usoz (DANOBAT GROUP)
  • Joseba Sagastigordia (PROIEK)
  • Juan Izeta (ESLITE)
  • Javier Lara (EKISUN)
  • Daniel de los Toyos (ISOLEIKA)
  • Juan Larrañaga (GERODAN)
  • Jose M. Usatorre (BIOBIDE)

Aurkezpenetan zehar, hizlariek beren bizipen pertsonalak aurkeztu zituzten, baita enpresa jarduera jakin bat abiarazteko gako nagusiak ere, horien artean:

  • Enpresa proiektuaren aurkezpena: balio eskaintza eta negozio eredua.
  • Jarraitutako ekintzailetza prozesuaren deskribapena: ideiatik negoziora arteko mugarri nagusiak.
  • Startup baten kudeaketa: jada finkatuta dagoen enpresa baten gestioari buruz ikusi diren desberdintasunak.
  • Enpresa jarduera berria ateratzearen esparruan aurre egin beharreko arazo nagusiak.
  • Proiektuan izandako esperientzia pertsonaletik ondorioztatutako irakaspenak.

Ondoren, DREAMWORKS saioko parte hartzaileek MONDRAGONen intentsitate ekintzailean jauzi kualitatiboa egin ahal izateko estrategiak definitu zituzten. Testuinguru horretan, arlo hauen inguruko proposamenak eta ekimenak sortu ziren:

  • Giza kapital ekintzailea: Ahalmen ekintzailea duten pertsonak identifikatzea eta sustatzea, eta ekintzailetzako ekimen bat gauzatzeko behar diren trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea.
  • Kultura eta sozializazioa: kooperatiben baitan kultura ekintzailea sustatzea.
  • Kapital finantzarioa: Identifikatutako ekintzailetza modalitate bakoitza finantzatzeko eredua.
  • Kooperatiben barne ekintzailetzaren sustapena: Kooperatiben estrategian ekintzailetza sartzea eta kooperatiben eguneroko gestioan Lidergo Ekintzailea barneratzea.
  • Zientzia eta Teknologia Sisteman ekintzailetza sustatzea: Zentro Teknologikoetan eta Mondragon Unibertsitatean ekintzailetza sustatzea.

Ekintzailetzako Esperientziei buruzko DREAMWORKS saio monografiko honetan planteatutako proposamen eta ekimenen hautaketa bat MONDRAGONen intentsitate ekintzailean lortu nahi den jauzi kualitatiboa emateko “Plangintzan” sartuko da.

like0

Viewed 197 times