Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa batu dituzte

Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako Batzar Nagusiak egin dira gaur Gasteiz eta Bilbon, hurrenez hurren. Bertan, bi Batzarrek, Kontseilu Errektoreek proposatutako bi entitateen bat egitea eta kreditu-kooperatiba bateratua sortzea onartu dute.

Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako Kontseilu Errektoreek bere garaian hartutako erabaki nagusiak berretsi dituzte gaurko Batzarrek. Hauek izan dira hartutako erabakirik azpimarragarrienak:

- Entitate bateratuak jatorrizko bi Entitateetako bazkide mota guztiak hartuko ditu barne: Euskadiko Kutxako egungo bazkideak eta Estatutuetan kooperatiba-loturaren inguruan xedatutako baldintzak betetzen dituzten bezero-bazkideak eta pertsona fisiko zein juridikoak. Ipar Kutxako egungo bazkideek baldintza horiek betetzen dituzte.

- Egoitza Soziala Arrasaten egongo da. Ipar Kutxaren Bilboko egungo egoitza Txikizkako Bankuko Merkataritza Sarearen eta bere Negozio Batzordearen azpiegoitza operatiboa izango da. Dagokien Lurralde Zuzendaritza eta Negozio Batzordea ere bertan egongo dira. Era berean, Lagun Aro Aseguru Etxearen, Zorroen Sozietatearen eta Kudeatzaileen egungo egoitzek Bilbon jarraituko dute.

- Aldi batez, Kontseilu Errektoreak 15 kide izango ditu: 12 Euskadiko Kutxakoaeta 3 Ipar Kutxakoak. Bestalde, Euskadiko Kutxako egungo lehendakaria, Txomin García, Entitateko lehendakari izendatzea erabaki dute.

Iturria: MONDRABERRI.com

 

like0

Viewed 138 times