MONDRAGONeko BACek, LKS International - Mondragon Global Services eta ATEGIrekin elkarlanean, “Enpresa-lehiakortasuna ziurtatzeko nazioarteko presentzia optimizatzea”-ren inguruko jardunaldia antolatu du.
MONDRAGONeko BACek, LKS International - Mondragon Global Services eta ATEGIrekin elkarlanean, “Enpresa-lehiakortasuna ziurtatzeko nazioarteko presentzia optimizatzea”-ren inguruko jardunaldia antolatu du.
Oraindaino burututako nazioarteko garapenaren ondorio, gure enpresek beren nazioarteko zabaltzearen optimizazioari aurre egin behar diote, mundu-mailako lehiakortasunerako abantailak gauzatzeko asmoz.
Testuinguru honetan, “Enpresa-lehiakortasuna ziurtatzeko nazioarteko presentzia optimizatzea”-ren inguruko jardunaldiaren helburua da globalizazioaren estrategiaren garapenean enpresek aurre egin behar dieten erronken inguruan eta estrategia hori arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren antolaketarako eta kudeaketarako ahalmenen inguruan hausnartzea.
Horrela, jardunaldiaren programak ondorengo edukiak izango ditu:
- Jardunaldiaren irekiera.
- Hitzaldia “Nazioarteko bulkada: munduan egotea nahikoa al da? Lehiakortasuna optimizatzen” izenburupean, LKS International – MONDRAGON Global Services-en eskutik.
- Globalizatutako enpresen aurkezpenak:
- BATZ, KOOP.E., por Bingen Aranzabal (Zuzendari nagusia).
- COPRECI, KOOP.E.., por Iñigo Albizuri (Negozio zuzendaria).
- Hitzaldia “Erosketen garrantzia enpresa glokaletan” izenburupean, Jokin Laspiur, ATEGI-ko International Sourcing zuzendariaren eskutik.
- Jardunaldiaren amaiera.
Jardunaldia 2017.eko urtarrilaren 12an izango da, 14:30an hasita, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian.
Jardunaldian parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da, 943082215 telefono zenbakira deituta edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbide elektronikora mezu bat bidalita.
Viewed 106 times
