HORIZONTE 2020: Informazioaren eta Komunikaizoaren teknologiak.
Inpresa jardueren nazioartekotzeak ezinbesteko baldintza da gaur egungo testuinguruan. Eskakizun hori are handiagoa da Informazioaren eta Komunikazioaren teknologien (IKT) kasuan, IKT-ak baitira hainbat merkatu rango zabaletan berrikuntzari eta leiakortasunari eusten diotenak.
Hori dela eta, HORIZONTE 2020-k gai ezberdin ugari finantzatuko ditu, besteak beste, elektronika, fotonika, sistema txertatuak, robotika, Big Data edota informazioaren eduki eta informazioaren kudeaketarako teknologiak. Jardunaldi hauetan ICT-2017 deialdietako alderdi gakoak landuko dira, zeintzuek itxiera 2017ko apirilaren 25ean izango baitute: ICT 05, ICT 11, ICT14-17; ICT 20; ICT 23; ICT 25; ICT 27-28; ICT-30-33; ICT 39-41.
Jardunaldi hauen helburuak honako hauek dira:
- Prestaketa fasean dauden proposamenak hobetzea CDTI -ren kontrastearekin.
- Europar proiektuek enpresetan duten eragin praktikoaren berri ematea.
- Horrekin batera, jardunaldi hauek balioko dute, interesatu guztiei, berrikuntza eta garapen jarduerak ahalbidetzea helburu duten finantziazio baliabide hauek ezagutzera emateko.
Nori zuzendua
Enpresa, enpresa elkarte, cluster, aholkularitza eta abarretako pertsonei, zuzendaritza ardurak edota I+G+B arloan ardura teknikoak dituztenei eta Zientziaren, Teknologiaren eta berrikuntzaren Euskal Sareko eragile direnei.
Elkarrizketak CDTI-rekin
Jardunaldi hauetan CDTI-rekin zure ideia edota proiektu proposamena berrikusteko interesa baduzu, elkartzeko inprimakia bete behar duzu. Betetako inprimakiak jasotzeko muga eguna 2016/11/16 izango da. Egin ahal izango diren berrikuspenak mugatuak izango direnez, galdetegia ahalik eta lasterren bete eta bidaltzea eskatzen da.
Agenda16 DICIEMBRE 2015
09:30 - 09:40
Irekiera
Ana Isabel Martínez, Ikerketa & Nazioarteko zuzendaria, IK4-Ikerlan
09:40 - 10:40
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: 2016-2017 lan programa eta ekimen publiko pribatuak
Fernando Martín. NCP en ICT, CDTI
10:40 - 11:00
HORIZONTE 2020-n parte hartzeko laguntza zerbitzuak
Garbiñe Larrauri. Enterprise Europe Network partzuergoaren kidea Euskadin, Innobasque
11:00 - 11:20
Kafe atsedena
11:20 - 11:40
Proiektu koordinatzaileen esperientzia
Salvador Trujillo, IKT arloko arduraduna, IK4-Ikerlan
11:40 - 12:00
Berrikuntza enpresen zerbitzura H2020-ren bitartez
GATEONE eta SMARTER-SI: Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) produktu berriak abiarazteko estrategiak, CCTT-etatik abiatuta.
Kepa Mayora, IK4-Ikerlan
12:00 - 12:45
Industriaren esperientzia
- Proiektu europarrak MONDRAGON korporazioko Berrikuntza irekiaren estrategiaren barruan. Eduardo Beltrán de Nanclares Echezarreta, MONDRAGON korporazioko Berrikuntza eta Teknologia zuzendaria
- Ezagutza sortzetik emaitzak ustiatzera: proiektu europarretako esperientziak, Alfons Crespo, FentISS spin-off, Universitat Politècnica de València (UPV)
- Aukerak eta zailtasunak ICT proposamenen egituraketan, Tomas Iriondo, Zuzendari Nagusia, GAIA.
- TBD, David Chico, Negozioaren garapenerako zuzendaria, Fagor Arrasate.
12:45 - 14:00
Jardunaldiaren amaiera
12:45 - 14:00
Kontraste bilerak (Aurrez inprimakiak beteta)
Iturria:innobasque.eus
Viewed 130 times
