Zerbitzuen arloko enpresa-proiektuen 4. lehiaketa
MISE - Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak zerbitzuen arloko enpresa-proiektuen 4. lehiaketa antolatu du.
Lehiaketaren xedea da, enpresa-proiektu berritzaileak aurkitzea, hazteko aukera izan eta Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioan (MISE) garatzeko gai direnak. MISEko kooperatibetan eta bere enpresa filial edo partaidetuetan lana egiten duten guztiek hartu dezakete parte.
Lehiaketarekin nahi dena da, teknologiako edo merkatuko eremu hauetako enpresa-proiektuen proposamenak jasotzea:
- Enpresentzako eta administrazio publikoentzako zerbitzu profesionalak.
- Zerbitzuen garapena, manufaktura oinarri hartuta.
- Osasuna eta zahartzea, osasun-zerbitzuak eta sozio-laguntzakoak.
- Klima-aldaketa eta iraunkortasuna. Baliabideen eta lehengaien erabilera eraginkorra.
- Informazio eta Komunikazio Teknologiak (enpresa-aplikazioak, Big Data, Cloud Computing, mugikortasuna).
- Smart Cities (hiri-mugikortasuna, Administrazio digitala, hiri-hondakinen kudeaketa, eraginkortasun energetikoa…).
- Hirigintza, arkitektura, ingeniaritza eta instalazioak.
- Gauzen internet eta internet industriala.
- Hizkuntzen industria: Hizkuntza eta hizkuntza-zerbitzuak.
- Hezkuntza eta prestakuntza.
Proposamenen agirietan negozio-ideia zehaztu beharko da eta datu hauek ere jarri beharko dira:
- Proposamenaren egilearen nortasuna (telefonoa eta helbide elektronikoa).
- Proiektuaren izena.
- Xedea: enpresaren asmoaren azalpen laburra.
- Balio-proposamena:
- Merkatu-beharraren azalpena eta eskaintzen den irtenbidea.
- Produktua edo zerbitzua eta bere ezaugarririk esanguratsuenak.
- Negozio-eredua:
- Enpresa-jarduera berriko negozio-ereduaren osagaiak.
- Proposatutako balio-eskaintza ematzeko beharrezko gaitasun teknikoen eta kudeaketako gaitasunen identifikazioa.
- Enpresa-jarduera berriko diru-sarreren iturburua.
- Merkatua eta lehia:
- Enpresa zuzentzen zaion merkatuaren eta balizko lehiakideen azalpena.
- Iritsi nahi den merkatuaren balizko dimentsioa.
- Egingarritasun teknologikoa:
- Produktua edo zerbitzua eskura izatea (adibidez, prototipo bat egotea).
- Jabetza intelektualaren balizko erregistroa (patenteak...).
Lehiaketaren 4. edizio honetan enpresa-proiektuen 3 ideia aukeratuko dira guztira. Proiektu bakoitzari sari bat emango zaio eta zenbateko hauek izango dituzte:
- 1. saria: 3.000 euro.
- 2. saria: 2.000 euro.
- 3. saria: 1.000 euro.
Lehiaketako antolatzaileek sari bat edo gehiago eman gabe uzteko eskubidea dute, aurkeztutako proposamenek saritzeko baldintzak betetzen ez badituzte edo, dagokionean, saritu kopurua hazi eta egoki iritzitako accesitak ematekoa ere bai.
Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak (MISE) egoki iritziz gero, enpresa-proiektu irabazleak egiteko euskarri teknikoa eta ekonomikoa emango du.
Proiektuan ebaluatzeko epai-mahaian MISE eta ISEAko ordezkariak egongo dira.
Aurkeztutako proiektuak ebaluatzeko, irizpide hauek erabiliko dira:
- Planteatutako proposamenaren egingarritasun tekniko eta negozio egingarritasun maila.
- Negozio ideiaren izaera berritzailea.
- Negozio proposamenaren definizio maila.
- Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko(MISE) estrategia eta lehentasunekin negozio-proposamenak duen alineazio maila
- Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioko (MISE) gaitasun eta eskumen teknikoekin duen bat etortze eta uztartze maila.
Aurkezteko prozedurak honakoak ezarri ditu...
- Proposamenak formatu elektronikoan aurkeztuko dira, Word, Powerpoint edo pdf agirian.
- Helbide elektroniko honetara bidaliko dira proposamenak: morobengoa@iseamcc.net
- Zalantzaren bat izanez gero, arretarako telefono bat dago (943772064).
- Proposamenak hartzeko azkenengo eguna 2017ko urtarrilaren 30a da.
Hartu parte zerbitzuen arloko enpresa-proiektuen 4. lehiaketan!
Viewed 101 times