Fagor Industrialek Indiako Jindal Stainless-ekin akordioa berritu du.
ooperatiba honek eta Indiako altzairugintzako liderretako batek 2008an “joint venture” bat abiatu zuten. Ondorioz, Iberjindal SL sozietatea sortu zuten, eta planta hornitzaile bat garatu dute Andaluzian. Hitzarmena 5 urterako berritu dute.
Fagor Industrial espezializatuta dago ostalaritzan, sukaldaritzan eta garbitegian, produktu sorta zabal eta berritzaile batekin.
Bitartean, Jindal Stainless-ek altzairugintzan eta burdingintzan dihardu, eta Indiako liderretako bat da bere sektorean.
Bi enpresek 2008an “joint venture” bat, elkarlanerako hitzarmen bat, abiatu egin zuten.
Elkarlan honek ahalbidetu du planta bat garatzea Lucenan (Estatu espainirra, Andaluzia), ebaketa eta leunketan diharduena.
Fabrika honek Fagor Industrial eta Onnera Group-eko beste enpresak hornitu egiten ditu.
Gainera, elkarlanak Iberjindal SL sozietatea sortu zuen, eta honek Europako merkatuan toki bat izatea lortu du.
Bere hazkunde aurreikuspenaren arabera, bere fakturazioaren bolumena %40tik gora haziko da aurten.
Fagor Industrialek jakitera eman du Indiako enpresako zuzendari talde bat Euskal Herrira etortzekoa dela hitzarmena sinatzera.
Aipatzekoa da Onnera Group taldeak 9 fabrika dituela nazioartean, eta bertan 1.800 langile baino gehiagok dihardutela.
Bitartean, Jindal Stainless Group-ek 1'8 milioi tona produzitzeko ahalmena dauka urteko, 2.000 milioi euroko fakturazioa urteko, eta puntako teknologia.
Iturria:MONDRABERRI.COM
Viewed 142 times