Abian da Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren Aditu Tituluaren seigarren edizioa.

Pasa den larunbatean, urriak 21, hasi ziren Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren Aditu Tituluko (EKT)  aurrez aurreko saioak. Seigarren edizio honetan 28 ikaslek hartuko dute parte; ikasle horien artean daude euren kontura etorritako kideak eta Zenbat Gara Elkartea, Bertsozale Elkartea, Zurriola ikastola, Orereta ikastola eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak moduko erakundeek bidalitakoak. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du ikastaroa.

Eskolak hasi ziren larunbatean, goizeko 09:00etan, eta bukatu ziren igandean, 13:00etan. Izan ere, graduondo hau eskaintzen hilean behineko formatuan. Graduondoa amaituko da 2017ko ekainean.

Lehenengo asteburuko edukiak antropologian bi doktorek zuzendu dituzte: Joseba Zulaika Nevadako Unibertsitatetik eta Iban Ayesta aurrez aurreko hizlari gisa. Zulaikak ezaugarritu zuen egungo euskal gizartearen begirada garaikidea; Ayestak, aldiz, kokatu zuen euskal kultura testuinguru mendebaldarrean.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskadi Irratia eta Goiena Komunikazio taldeak sinatutako hitzarmenari esker, oraingo ediziotan ere, erakunde horietako kazetari bana egongo dira ikasleen artean. Bi lagun horiek ekoitziko dituzte saioen gaineko hainbat irratsaio eta ikus-entzunezko. Gainera, Berria eta Argia hedabideek jarraipen berezia egingo diote EKT graduondoari.

Ikastaroa hasita egon arren, bateren bat interesatuta egonez gero izena ematen, jakin, urrian eta azaroan aukera egongo dela matrikula egiteko.

Iturria:mondragon.edu

 

like0

Viewed 113 times