Frankizia bidez ari da hedatzen Eroski.

44 frankizia zabaldu ditu Eroskik 2016ko urtearen lehen seihilekoan, 6,6 milioi euroko inbertsioa eginda eta 261 lanpostu sortuz, eta urtea amaitu aurretik beste 100 supermerkatu gehiago zabaltzeko asmoa dauka, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Frankizia bidezko hedapen hori Andaluzian, Madrilen, Gaztela Mantxan, Extremaduran eta Levanten garatuko da batik bat hurrengo hilabeteetan.

Orain artekoei dagokienez, Balear Uharteetan zabaldu dira frankizia erako denda gehienak, zortzi, hain zuzen. Euskal Autonomia Erkidegoa 7 zabaldu dira, Andaluzian, Katalunian eta Galizian 6na, Madrilen 3, Aragoi eta Gaztela-Mantxan 2na, eta bana Gaztela eta Leon, Ceuta, Melilla eta Nafarroan.

Eroskiren Frankizia Saileko zuzendari Enrique Martinezek adierazi duenez, «eskaintzen dugun frankizia-eredua desberdina da; gertuko dendak dira, eta produktu freskoak nahiz oinarrizko erreferentzien prezio onak direla medio, dendek ez dute zerikusirik beste kontzeptu batzuekin. Gainera, horrelako dendetan eroso eta azkar egin daiteke erosketa».

Bestalde, 'Zurekin Frankizian' programak 465 kide baino gehiago ditu. 2015ean abiarazi zuen Eroskik sektorean aitzindari den egitasmoa: frankiziadunei prestakuntza komertziala eskaintzen die, baita zerbitzu eta abantaila pertsonalak, produktuaren gaineko informazio xehea eta denden kudeaketa hobetzeko tresnak ere.

Iturria:eldiariovasco.com

 

like0

Viewed 302 times