LKSk olio gordina erauzteko instalazio bat eraiki eta abiaraziko du Kolonbian.

Riopaila Castilla nekazaritza-industriako enpresak LKS aukeratu du olio gordina erauzteko irekiko duen instalazio berriaren osoko gerentzia eta aholkularitza teknikoa eramateko. Instalazioa Santa Rosaliako udalerrian egingo da, Vichandako departamenduan –Kolonbia–.

| Ikusi handiago | Argazki originala

Proiektuaren bitartez, orduko 10 tona fruitu prozesatzeko gaitasuna duen instalazio bat eraiki eta abiaraziko da, eta baita hainbat obra osagarri burutu ere: ura erauzteko lurpeko putzua, uren tratamendua, ura banatzeko sistemak, elektrizitatea, galdara, hondakinak prozesatzeko instalazioak eta instalazio administratiboak.

Iturria:goiena.eus

 

like0

Viewed 254 times