Ikus-entzuneko Gradu Bukaerako Lan onenen Kimu Berri sariak banatu dituzte Aretxabaletako campusean.

Lehenengo saria Mikel Irazusta, Irune Alfonso eta Nagore Arinek osatutako hirukoteak irabazi du, Elkar erakundearentzat egindako lanagatik.

$titulo.getData()

Gaur, ekainak 7, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaerako Lanen (GBL) aurkezpen ekitaldi publikoa egin dute Aretxabaletako campusean. Ekitaldian, ikasleek 17 erakundeentzat egindako beste hainbeste GBL aurkeztu dituzte unibertsitateko eta enpresetako tutoreen aurrean. Ekitaldian parte hartu dute Bixente Atxa unibertsitateko errektoreak eta Begoña Pedrosa fakultateko dekanoak.

Gainera, ekitaldia baliatu da Kimu Berri lehiaketa egiteko eta sariak banatzeko. Kimu Berri sariek nabarmendu nahi dituzte GBLn aurkezpen publiko onenak eta ekintzailetasunarekin lotutako proposamenak. 

Kimu Berri lehiaketako lehen saria irabazi dute Mikel Irazusta, Irune Alfonso eta Nagore Arin ikasleek. Elkar erakundeentzat egindako GBLan, ikasleek aztertu dute bideo-pilulen erabilera euskarazko hezkuntza euskarrietan.

Bigarren saria izan da Mikel Orbañanos eta Malen Iruretagoiena ikasleentzat, Euskaltzaleen Topagunearentzat egindako ikus-entzunezkoagatik. Lan horretan, Kultur Errota proiektua jorratu dute.

Azkenik, hirugarren saria Mikel Herce, Gorka Seco eta Unai Garcia ikasleek irabazi dute Barakaldoko El Regato ikastetxearen 50. urteurrenaren harira egindako dokumentalagatik.Urtero bezala, enpresa eta erakundeei zuzendutako era desberdinetako proiektuak egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek: denak proiektu errealak eta erakundeek dituzten premia eta nahiei erantzuten dietenak.

Lanak egin ahal izateko, ikasleek izan dute erakundeetako eta unibertsitateko tutoreen laguntza. Gainera, ikasturtean zehar, hainbat prestakuntza berezi jaso dute tutoreek eta ikasleek; bertan landu dituzte, besteak beste, proiektuaren diseinua, metodologiari buruzko kontuak eta lan-mundurako zubiak.

Kimu Berri 2019 ekitaldiko argazki bilduma.

Iturria: mondragon.edu

 

like0

Viewed 17 times