'Patente Aditua Enpresan' ikastaroaren XI. edizioan izena-emateko epea ireki da.

Innobasque erakundeak sustatuta eta SPRI zein Eusko Jaurlaritzaren babespean abiatuko da ikastaroaren hamaikagarren edizioa. Aipatu erakundeak oso sentsibilizatuta daude patenteen arloan, eta ikastaroari babesa eskainiz, 2010az geroztik 150 profesionalen formazioa ahalbidetu dute patenteen arloan. 

Ikastaro honen asmoa da enpresa arloan patenteen politikaren funtsean egon behar diren hiru oinarri nagusi hauei buruzko jarraibideak eta irizpideak finkatzen laguntzea eta horretarako prestakuntza eskaintzea: patenteak informazio iturri bezala erabiltzea; patenteak urratzeko arriskuen prebentzioa; eta norberaren garapenak patente bidez babestea, eta baita aktiboki kudeatu eta patente zorroa ustiatzea ere.

2010 urtetik gaur egunera 150 profesional formatu ditu patenteen arloan

Ikastaroaren helburua da ikasleei patenteen inguruan formakuntza eman estrategia, kudeaketa eta errentagarritasun ikuspuntu batetik, ondorengo gaitasunak izan ditzaten:

  • Norberaren garapenak patentatzeko aukerak detektatu eta aprobetxatzea.
  • Proiektu berri bakoitzerako patenteekin lotutako mugarriak finkatzea.
  • Patente estrategia bat finkatzea.
  • Patente adituekin, jabetza industrialeko agenteekin adibidez, interlokuzio egokia
    mantentzeko irizpideak jasotzea.
  • Patente zorro bat kudeatzeko jarraibideak finkatzea.
  • Enpresan patente kultura bat sortzea.
  • Hirugarrenekin patente salmenta akordioak, patente lizentziak, teknologia
    transferentzia akordioak, elkarlan akordioak eta abar negoziatzeko ildoak finkatzea.
  • Patenteekin erlazionatutako egoera gatazkatsuak kudeatzea
  • Enpresan jabetza industrialaren arloan erreferente bilakatzea.

Ikastaro hau patente kudeaketa mailan ardurak hartu dituzten edo hartuko dituzten pertsonei zuznduta dago eta orohar patenteak negozio ikuspuntu batetik nola erabil daitezkeen ulertzeko beharra duen edonorreri zuzenduta. Ismael Igartuarentzat, ikastaroaren zuzendaria, "ikastaroa oso garrantzitsua da eta bat dator MONDRAGONek eta korporazioko erakundeek patenteen arloari ematen dioten garrantziarekin".

Programa apirilaren 19an abiatuko da, eta prozesu teorikoaz gain oso partehartzaile eta praktikoa ere izango da, arlo teorikoa, praktikak, mahai-inguruak eta bestelako ariketak uztartuz. Gainera, ikastaroak hiru orduko tutorizazio pertsonalizatua izango du. Guztira 52 ordukoa izango da, presentziala, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin eta apirilaren 19tik ekainaren 14ra gauzatuko da.

2024ko edizio berri honetan, guztira 20 pertsona matrikulatu ahal izango dira (matrikularen prezioa 2.500 euro da)

Galbaian Intellectual Property-ko Ismael Igartuak zuzendua

Telekomunikazio Ingeniaria. Jabetza industrialeko agentea eta Europako patenteen agentea. Galbaian Intellectual Property-ko bazkide sortzaile eta zuzendaria da Ismael Igartua, Fagor Koop.Elkarteko Jabetza Industrialeko Saileko zuzendaria izan zen 2005etik 2011an Galbaian sortu zen arte. Patenteen erredaktore eta aholkulari gisa lan egin zuen sail horretan 1998tik. Berarekin batera, ikastaroak goi mailako irakasleak izango ditu. Izena emateko epea apirilaren 12ra arte egongo da zabalik.

Plaza mugatuak

2010ean egin zen lehen ediziotik, hainbat profiletako 150 pertsona formatu dira eta diploma lortu dute, eta ikastaroan lortutako ezagutza euren erakundeetara eraman ahal izan dute. 2024ko edizio berri honetan, guztira 20 pertsona matrikulatu ahal izango dira (matrikularen prezioa 2.500 euro da).

Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/cursos/eu/patente-aditua-enpresan-kurtsoa-x-edizioa

Iturria: TULANKIDE.com

like0

12 visualizaciones