Bilboko inkubazio-programarako deialdia ireki du BBF Fintech-ek.

Bilboko inkubazio-programarako deialdia ireki du BBF Fintech-ek, finantza eta teknologien alorretako ekintzailetza sustatzeko ekimenak

$titulo.getData()

Berrikuntza irekiko ekosistema hori Mondragon Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak, BEAZ-en bitartez, eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez sustatu dute, Dominionekin eta Absiderekin elkarlanean. Horrek ekintzaile, startup eta enpresa finkatuen artean enpresak sortzeko baterako ingurunea eratzea du helburu. 

Inkubagailu-azeleragailua Bilbao Berrikuntza Faktoriaren barruan dago, eta, hari esker, Fintechen alorreko erreferentziagunea bihurtu da Bilbo. Fintechen alorrean, teknologia erabiltzen da finantza-jarduerak hobetzeko: aplikazio, prozesu, produktu edo negozio-eredu berriak sortzen dira finantza-zerbitzuen industrian, eta jendearentzat jartzen dira erabilgarri, formula digital berrien bidez. Beraz, hiriak apustua egin du finantzak bultzatzeko zereginetan erreferentzia izateko, teknologia berriek datozen urteetan hazkunderik handiena izango duen sektore estrategiko horretan eskaintzen duten aukerak baliatuz. 

Bilbao Berrikuntza Faktoriak, Bilboko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren erreferentziako ekosistema den aldetik, leku berean eta era integralean uztartzen ditu unibertsitate-prestakuntza (LEINN-Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza, Business Data Analytics eta MyGade graduak) eta enpresa-ekimen berritzaileak sustatzen dituzten pertsonen komunitatea. Horrela, ikaskuntza, sorkuntza eta horien arteko lankidetza era naturalean gauzatzen da.
Ekosisteman parte hartzeko izena eman daiteke webgune honen bidez:

http://bbfaktoria.com/bbffintech/

Iturria: mondragon.edu

like0

94 visualizaciones