Mondragon Unibertsitateko talde batek irabazi du PBL Day-ko Txapelketa.

MUk errealitatean oinarritutako ingeniaritzako proiekturik onena aukeratu du 1.150 ikaslek prestatutako 450 proiektuen artean. Unibertsitateko lehen PBLDay (Project Based Learning) martxoaren 3an ospatu da Orona Ideon, ikasleek Arazoetan eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzari (PBL) buruzko esperientziak partekatzeko.

595.PBL-Day-Irabazleak.MU.jpg (id: 9435904)

DANOBAT artezteko makina laua Herbeheretako De Rooy enpresan instalatu da.

Fresaketa eta, azken urtetan, hiru metro arteko zabalera duten piezen neurketa ere nahiko ohikoa da De Rooyn Slijpcentrum de Nuenen, Herbeereak, baina artezketa beste kontu bat zen. Baina guzti hori iraganeko kontua da. DANOBAT artezteko makina laua erosita, orain enpresak pieza handienak ere zehaztasun handienarekin mekanizatzeko gaitasuna du.

Huhezinemako 9. edizioko kartela aurkeztu dute.

Aurtengo edizioaren leloa Zinemaren zirrara izango da, eta egilea IKO 4. mailako Elena Canas ikaslea izan da.

Egilearen hitzetan, leloa jaialdiak sortzen dituen sentimenduekin lotuta doa: Zirrara iruditu zitzaigun Huhezinemak igortzen diguna azaltzeko hitz egokiena. Izan ere, guk zinemaren zirrara bizi eta sentitzen dugu".

Eroskik beste supermerkatu bat irekiko du Aretxabaletan.

Eroskik bi milioi euro inbertituko ditu Aretxabaletako supermerkatu berrian, eta 2017ko lehen hiruhilekoan ireki asmo du. Saltokiaren kokapenari dagokionez, Azbe enpresaren antzinako pabiloietan egongo da.
Eroskik bi milioi euro inbertituko ditu Aretxabaletako supermerkatu berrian, eta 2017ko lehen hiruhilekoan ireki asmo du. Saltokiaren kokapenari dagokionez, Azbe enpresaren antzinako pabiloietan egongo da, Mitarte kalean, eta salmenta aretoak 1.500 metro koadro izango ditu; gainera, 80 aparkaleku egongo dira. Kooperatibak Euskal Autonomia Erkidegoan lehentasunezko eragina duten eremuak indartu nahi ditu, eta estrategia horrekin bat dator Aretxabaletako etorkizuneko supermerkatua, zeinak 35 lanpostu edukiko dituen.

BIOMIMETIKAREN inguruko jardunaldia antolatu dute Leartiker eta Azaro Fundazioak.

Leartiker eta Azaro Fundazioak Biomimetikaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute martxoaren 3an, goizeko 9etan, Markina-Xemeingo LEA-ARTIBAI BERRIKUNTZA GUNEKOauditoriumean. Jardunaldia Leartikerrek aldiro antolatzen dituen, eta ikuspegi berritzaile bat eta ekintzailetzaren aldeko apustua egiten duten enpresa eta erakundeetako ordazkariek parte hartu ohi duten, "Gosari Teknologiko"-en barruan kokatzen da. Biomimetikaren gaia jorratuko den jardunaldi honen antolaketan, Azaro Fundazioak ere parte hartu du Ekonomia Urdina oinarritzen den zientzietako bat delako, hain zuzen ere, Biomimetika.

IK4-IDEKO presenta su conocimiento en fabricación avanzada en el CIRP, foro más importante del sector.

El centro tecnológico IK4-IDEKO ha participado en el encuentro de invierno que todos los años celebra la Academia Internacional de Ingeniería de Producción (CIRP), organismo líder en la investigación aplicada a la fabricación, para promover la innovación entre los actores más relevantes del sector.

Dena prest dago martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako.

Dena prest dago martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako. "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatuko dituzte bizi izandako lan esperientziak. Jardunaldia egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean; ekitaldi irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Komunikaldia.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioko uzta erreportaje sorta batean jasota.

Pasa den ikasturtean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 5. edizioa eskaini zuen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Orain, Goiena komunikazio taldeak bildu egin ditu aditu titulu hartan sortutako eduki aipagarrienak telebista-erreportaje sorta batean. 

Jon Berezibar Goienako kazetariak Goiena komunitateko blog batean bildu ditu EKTri buruz egindako erreportajeak.