ULMA Conveyor EXPOMIN 2016 ferian.

Lehenengoz, ULMA CONVEYOR COMPONENTS Txileko Santiagon antolatutako EXPOMIN azokan izan da, 2016ko apirilaren 25etik 29ra.

ULMA Conveyor Components-en nazioartekotze prozesuan, herrialde estrategikoetako bat da Txile, meatzaritzan duen potentzial handiagatik. Meatzaritza, Barne Produktu Gordinaren %13 da Txilen. Hori dela-eta, 2014an lehenengo filial komertziala sortu zen Santiagoko Txilen.

Ibilgailu elektrikoaren inguruko azterketa egiten ari da Oñatiko Udala.

Aztertzen ari dira ibilgailu elektrikoak herrian errentagarriak izango liratekeen edo ez. Paketeak eta enkarguak banatzeko eta pertsonak garraiatzeko erabiliko lituzke, bai turistek baita adinekoen egoitzako egoiliarrek. Sei hilabete iraungo ditu azterketak.

NIK & GO izenez ezagutzen den ibilgailu elektrikoaren azterketa egiten ari da Oñatiko Udala. Pertsonak garraiatzeko ereduak lau lagunendako tokia du eta herriko kaleetan ikus daiteke egun hauetan.

LanBai azokaren laugarren ediziorako akordioa MU eta Arrasateko Udalaren artean.

Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak lan hitzarmena sinatu dute beste urte batez LanBai Enplegu eta Formazio Azoka antolatzeko. Ekainaren 9an izango da eta 50 enpresa eta erakundek hartuko dute parte. Berritasun bezala, ekainaren 6tik 8ra tailer praktikoak eskainiko dituzte lana topatzen trebatzeko.

Kadizko badia gaineko zubia, neurri eta eskakizun tekniko handiko proiektua.

Kadizko badia gaineko zubia, herriak “Peparen Zubia” esaten diona, munduko zubirik handienetakoa da, eta bigarren altuena, San Frantziskoko Golden Gate mitikoa ere gainditzen duelarik. 3.082 metro luze, 33 metroko taula zabalera eta 69 metro altu den galiboarekin, zubi berriak tamaina handiko ontziek nabigatzea ahalbidetuko du.

Proiektuan hainbat zati egin ziren, 1.079 metroko taularekin, eta dimentsio handiko sekzioa dute, barne geometria konplexu eta trapezio formako kanpoaldea, 10 eta 30 metroko alde paraleloak eta 2 eta 3 metro bitarteko altuera aldakorrarekin.

DBZ de Mondragon Unibertsitatea organiza la Design Konferentziak 2016.

El día 27 de mayo se llevará a cabo en el Museo de San telmo de San Sebastián la Design Konferentziak 2016.

En torno al lema “Mejorar la salud a través del diseño” surgen nuevas áreas temáticas de investigación y de colaboración. Una comprensión teórica de la importancia del diseño de productos, entornos y servicios para apoyar y promover la salud, la independencia, la autonomía y la calidad de vida de las personas.

El Centro DBZ de Mondragon Unibertsitatea mediante la metodología de Diseño e Innovación centrada en las personas, se profundiza en la investigación interdisciplinaria para ayudar al diseño de productos y servicios eficaces para la salud y el bienestar.

“Ekitea posible da: ausartu zaitez ausarta izaten”, LABORAL Kutxa-k Gaztenpresa Fundazioko azken kanpaina.

Negozioa martxan jartzen ausartzen al zara? Ausartu zaitez ausarta izaten. Claim hori da, hain zuzen, LABORAL Kutxa-k Gaztenpresa Fundazioko azken kanpainan ematen duen erantzuna, enpresa-abentura bati baietz esaten ausartzen diren ekintzaileen negozio-ideia bideragarriak bultzatzera zuzenduta dagoena.

ULMA enpresaren "Cloud sistema ikuskatzailea" industri aro berriko erraminta.

ULMA Handling Systems instalazio logistikoen sistema ikskatzailea garatzen jarraitzen du MINETUR eta FEDER-etik lortutako laguntza eta errekonozimenduari esker

ULMA Handling Systems enpresaren “Cloud instalazio logistikoen sistema ikuskatzailea” proiektua aldi berean finantzatuko dute MINETUR, Ministerio de Industria, Energía y Turismo eta FEDER-ek, Fondo Europeo de Desarrol

'Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu' lanak jaso du Euspoteko sari nagusia.

Bosgarren edizio honetan, Gipuzkoa barnealdeko turismoa izan da gaia. Arkupe aretoan egin dute hogei lan finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia, Anjel Alkainek gidatuta. Antolatzaileek nabarmendu dute bosgarren edizio honetan lehiaketa "kontsolidatu" egin dela. Sare sozialetan jarraipen eta parte hartze handia izan duela ere azpimarratu dute ekitaldian.