IK4-IKERLANek akordio bat itxi du TTTech enpresarekin industriako hari gabeko komunikazioa ikertzeko.

IKERLANek akordio bat izenpetu du sareko sistema elektronikoen segurtasunaren eta fidagarritasunaren alorrean prestigiorik handiena duten enpresetako batekin, Austriako TTTech Computertechnik enpresarekin, alegia. Hitzarmenaren helburua da erakunde biek batera aritzea eta industriako hari gabeko komunikazioen ikerketan aurrera egitea, izan ere, euskal zentroak eremu horretan sakondu nahi du bere espezializazioa.

ULMA Orga Jasotzaileak, LUBMAT 2016ko partaide.

“How smart conneted products can drive new businesses” izenburupean eta hitzaldi sorta ugari batean partaide izanik, Angel Sanchezek eta Asier Agirregomezkortak ULMA Orga Jasotzaileen negozio ereduaren eraldaketaren kasua aurkeztu zuten.

Mantentzea funtsezko faktorea da 4.0 Industriaren barruan, soluzio tekniko ugari eskaintzen dituzten aukera berriak eraldatzeko eta negozio egiteko era berria bihurtzeko, enpresak eraldatuz eta errentagarriagoak, eskalagarriak eta lehiakorrak eginez.

IK4-IKERLANek Global Innovation Day 2016 ekitaldian hartuko du parte.

Ekainaren 14an, Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko da Global Innovation Day 2016. Berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak trukatzeko, ezagutza espezializatua eta konexioak egiteko aukerak eskaintzen dituen gune ireki eta dinamikoan.

MGEPeko Lanbide Heziketako ikasleak finalistak dira Siemensek antolatu duen lehiaketan.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko diziplina anitzeko ikasle-talde bat lau finalisten artean sailkatu da Siemensek estatu mailan zortzigarrenez antolatu duen Industry Automation prototipoen lehiaketan. Goi mailako Heziketa Zikloko bi ikaslek eta ingeniaritza-graduko batek osatutako taldeak automatizatutako berotegiaren proiektua aurkeztu du.