In-House Pitch proiektuak offshore eremuranzko jauzia egin du.

In-House Pitch proiektuak, zeinean IKERLAN lankidetzan ari den General Electric konpainiarekin, pitch sistemaren bere lehen prototipoa instalatu du offshore aerosorgailu batean (itsaso zabalean). Garapena Østerild Wind Turbine Test Field-en kokatu da, hau da, Danimarkako Unibertsitate Teknikoak (DTU) garapen teknologikoak probatzeko kudeatzen dituen instalazioetako batean.

In-House Pitch proiektuaren esparruan, sorgailu eolikoaren pitch sistemaren elementu nagusiak diseinatu eta garatzeko tresna bat inplementatzen ari dira, bai potentziako elementuei dagokienez bai biltegiratzeari dagokionez. Pitch sistema sorgailuaren errotoreko paseko palen angelua erregulatzeaz arduratzen da. 

Mondragon Unibertsitateak, Bilboko Merkataritza Ganberak, ICIL Fundazioak eta AERCek hitzarmen bat sinatu dute.

Gaur, ekainak 28, Bilbon logistikari eta erosketen gestioari buruzko prestakuntza bultzatzeko xedez, lau aldeko hitzarmena sinatu dute: Bilboko Merkataritza Ganberak, Mondragon Unibertsitateak, AERCEk (Erosketa, Kontratazio eta Hornidura Profesionalen Elkarteak) eta ICIL Fundazioak – enpresei aplikatutako logistikari buruzko ikerkuntza, prestakuntza, aholkularitza eta dibulgazioa lantzen ditu –.

FAGOR ARRASATE participa en el proyecto ADVANCRTM (Development of automotive market fitted, CRTM manufacturing process)

El 31 de mayo de 2016, compañeros de FAGOR ARRASATE y MONDRAGON UNIBERTSITATEa asistieron en la ciudad austriaca de Mils al “Kick of meeting” del proyecto de investigación que desarrollaran junto con otra serie de empresas europeas.

El objetivo del proyecto ADVANCRTM (Development of automotive market fitted, CRTM manufacturing process) es desarrollar el proceso CRTM (Compression Resin Transfer Molding) que permitiría la fabricación de forma competitiva, componentes estructurales de fibra de carbono para automoción.

SORALUCEk MC-SUITE proiektu europearra garatzeko sortu den partzuergoan parte hartzen du.

Proiektu honek europako fabrikazio-sektorearen gaitasuna handitzea du helburu, programatutako prozesuaren eta pieza errealaren arteko desfasea murriztuz

MC-SUITE proiektuak belaunaldi berri bat proposatzen du Informazio eta Komunikazioko Teknologietan (ezagunak IKT bere siglengatik), eta horrek ahalbidetuko du prozesuak simulatu eta tresnak optimizatzea neurketa fisiko eta kontrol zehatz bati esker. Era horretan, murriztu egingo da egun dagoen atalasea prozesu birtualen eta fabrikazio-prozesuaren artean.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak irakasle eta ikertzaile doktoreen lan poltsa ireki du.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak irakasle eta ikertzaile doktoreen lan poltsa ireki du, 2016-17 ikasturtean zehar suertatu daitezkeen balizko lan beharrak betetzeko.

Behar diren profilak honakoak dira:

- Berrikuntza, estrategia, nazioartekotzea edo marketing gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

- Kontabilitatea, finantzak edo ekonomia gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

- Ekintzailetza edo barne ekintzailetza gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

- Erakundeen psikologia, enpresen antolakuntza edo giza baliabideetan ezagutza duen doktorea izatea.

- Gizarte ekonomiako gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

Euskara eta ingelesa jakitea beharrezkoa da.