MONDRAGON ASSEMBLY, I+Gko proiektu estrategiko batekin elkarlanean, litio-ioi bateriak automatikoki txertatzeko lerro bat garatzeko.

Proiektuak 2016an ekin zion bere ibilbideari, Eusko Jaurlaritzako Hazitek programaren barruan eta Cegasa Portable Energyk gidatuta, eta bertan parte hartzen dute elektronikaren eta moldeen injekzioaren eremuetako soluzioen enpresa hornitzaileek eta azken erabiltzaileak diren enpresek. Hasierako fasean, bateriek zein baterien muntaketa lerroak bete beharreko eskakizunak definitu dira, eta definizio prozesua arrakastaz bukatu da.

Etorkizuneko informatikariak formatuko dituzte Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateak.

Datorren ikasturtetik aurrera, era integralean, erdi ziklotik, goi ziklora edo eta unibertsitatera bitarteko informatika ikasketak egin nahi duten ikasleek ikasketak burutzeko aukera izango dute. Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean eskainiko dute ziklo osoa. Aurreikusten da informatiko arloko 3.000 profesional kualifikatu beharko direla 2020an Euskadin.

Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, maiatzaren 17an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 40. urteurrenean.

Richard Gerver (Londres, 1969) hezkuntza eta berrikuntzan punta-puntako adituak hitzaldia emango du, maitzaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta joan ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da interneten.

Gizartearen eskaerara oinarrituriko informatika hezkuntza eskaintza osoa debagoienean, Arizmendi Ikastola eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eskutik.

Hizlariak Gorka Aretxaga (GEPko Lanbide Heziketako arduraduna), Iñaki Velez de Mendizabal (GEPko informatika arduraduna), Beñat Irazabal (Arizmendiko Ikastolako informatika irakaslea) eta Edurne Erauskin (Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako arduraduna) izan dira.

 (id: 2933650)

Testua: Arizmendi Ikastola. Argazkiak: Marijo Simón. 2017ko maiatzak 3, asteazkena.

ULMA kontsumo handiko logistika topaketaren kolaboratzaile.

ULMA Handling Systems ALIMARKET-ek antolatutako kontsumo handiko logistikaren VI. topaketaren kolaboratzailea izango da. Ekitaldia 2017ko maiatzaren 25ean izango da Madrilen

ULMAren laguntza, topaketen goiburuarekin bat dator: "Etorkizuneko Supply Chain berrasmatzen dugu". ULMAk barne-logistikako soluzio integralak aurkeztuko ditu, aro berri honetako enpresak babesteko.