Goi Eskola Politeknikoko eta Orona Ideokoko hainbat iraskale eta ikertzailek maskarentzako euskarriak eta arnasgailuetarako balbulak ere ekoitzi eta banatu dituzte.

Ekimen honetan 18 kide inguru dabiltza lanean, “batzuk ekoizten, besteak material eskaerak egiten, eskaerak bideratzen eta paketeak prestatzen, banatzen edota antolatzen”, Aritz Aranburu Gorrotxategi taldekideak azaldu bezala.

Maiatzaren 28an streaming bidez jakingo dira EUSPOT lehiaketako irabazleak.

Epai-mahaiak maiatzaren 28an (19:00etan) egingo ditu publiko irabazleen izenak streaming bidez antolatutako sari banaketa ekitaldian, euspot.eus webgunean: “Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte. Guztira 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan”.

Ikusi aurkeztutako lanak: 

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma berriaren aurkezpena online egingo da, maiatzaren 28an.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak diploma berri bat sortu dute hezkuntza arloko profesionalentzako hurrengo 2020-2021 ikasturtean: Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma. Diploma berriaren aurkezpen-webinarra 18:00etan hasiko da eta dagoeneko irekita dago izen-ematea: izen-emate inprimakia.

Embega presenta su tecnología capacitiva contact-less.

Ante la situación generada por la covid-19, una de las principales recomendaciones es la de no tocar superficies. La tecnología desarrollada por Embega permite activar un sensor simplemente con la aproximación de la mano o el dedo.

La cooperativa navarra Embega lleva más de 40 años desarrollando soluciones interface persona-máquina y componentes metálicos, estéticos y funcionales.