A través de Azaro Fundazioa, en la comarca de Lea-Artibai se han puesto en marcha cuatro proyectos piloto que aplican los principios de la Economía Azul, una metodología basada en reutilizar los residuos de las empresas para generar nuevas líneas de negocio. El 26 de mayo, la fundación organizará una jornada con Gunter Pauli, creador de esta teoría, para dar a conocer sus oportunidades.
Zornotzako Boroako enpresa parkean kokatua dagoen AIC eraikineko auditorioan Euskal Herrian burutuko den lehen "Lean Community" bilera egiten ari dira gaur. "Zure prozesuak hobetuz, zure emaitzak hobetu. Kasu arrakastatsuak. Zergatik gara eraginkorrak?" izenburupean, goizeko 9:30ean hasi da ekitaldia.
“Lean Community” bilera, Lean kultura beren erakundeetan ezartzeko interesaturik dauden produkzio-sektore guztietako profesionalen gune bat da.
Asteazkenean, ekainaren 18an lehen lanerako eta prestakuntzarako azoka ospatuko da Lea Artibai eskualdean. "Lan Azoka" izena duen ekimen honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa eta erakundek parte hartuko dute.
Ekainaren 18an, goizeko 10:00etan irekiko dira Lan Azokako ateak, Markinan. Aurretik, goizeko 9:00etan Lanbide Heziketako ikasleen diploma banaketa egingo da Esperantza eraikinean, Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko zuzendariaren eta Maite Bengoa Lanbide Heziketako zuzendariaren eskutik.
Apirilaren 30ean izango da inaugurazio ekitaldia, Markina-Xemeingo Esperantza fabrika aurkitzen zen instalazioetan. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Hezkuntza saileko Kontseilariordetzak bultzatutako ekimen berritzailea da.
Lea Artibai Ikastetxeak Lean Eskola inauguratuko du datorren apirilaren 30ean, Markina-Xemeingo Esperantza fabrika aurkitzen zen instalazioetan hain zuzen.
Enpresa, hezkuntza eta kirol arloko ordezkariak izango dira Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako “Ilusio Ponpak” jardunaldiaren hirugarren edizioan. Markina-Xemeingo Goi Mailako ikasketa zentroak egitasmoa antolatu du hezkuntza berritzailea, enpresa eta hezkuntza zentroen arteko hartu-emana sustatzeko asmoz.
Enpresa, hezkuntza eta kirol arloko profesionalek hartuko dute parte jardunaldian, egoera gogorren aurrean positibotasunaren adierazgarriak dira-eta.
Lea Artibai Ikastetxeak nabarmenki handiagotu du langabetuentzako prestakuntza eskaintza 2013-2014 ikasturtera begira. Lanaren euskal zerbitzua den Lanbidek finantzatutako 16 ikastaroren eskaintza izango du Markina-Xemeingo ikastetxeak eta 5.285 ordu eskainiko dira guztira prestakuntzan, eskualdeko 300 pertsona prestatzeko asmoz.
Orduak eta prestakuntza eskaintza igo izanaren arrazoia aurreko urtean mota honetako prestakuntzan partaide guztiei lan praktikak enpresetan egiteko aukera emateak eskaera handitu izana eta laneratze emaitza onak lortu izana da.
Maiatzaren 31ean burutu zen Lea Artibaiko Berrikuntza gunean, "Polymers and medical aplications" jardunaldia.
Goizeko 9:00retan hasi eta 13:00ak arte iraun du jardunaldiak eta harrera oso ona izan du goizeko lehen ordutik, nahiz eta bigarren zatian –goizeko 11:00etatik aurrera- jende gehiago agertu den. Antolatzaileek esandakoaren arabera, uste zutena baino gehiago bete da Lea Artibaiko Berrikuntza guneko auditorioa, pozgarria izan da, beraz. Beste batzuen artean, Gurutzetako Ospitaleko, Osteba, Demotek, INVIBIO eta Leartikerreko ordezkariak izan dira jardunaldian protagonista
Las empresas de Lea Artibai que trabajan en el sector de los polímeros -plásticos-, ligados en su mayoría al grupo MCC, han decidido renovarse adaptando su tecnología y orientando buena parte de su investigación hacia la biomedicina con el fin de diversificar el tejido industrial creado en la década de los 70. En esa línea, el centro tecnológico Leartiker de Markina reunirá hoy en el polo de innovación a destacados expertos y especialistas en la investigación de ese material y su aplicación en la medicina.
Elsa Punset Lea Artibai Ikastetxeak antolaturiko “Ilusio Ponpak” jardunaldian izango da, ikuspegi baikor batekin, prestakuntza berritzailea eta enpresen eta ikastetxeen elkarlana sustatzeko helburuarekin. Urtarrilaren 18an egingo da jardunaldia, goizeko 9:30tik 13:00etara, Markina-Xemeinen dagoen Esperantza eraikinean.
Markina-Xemeinen dagoen Lea Artibai Ikastetxeko Goi Mailako hezkuntza zentroak, “Ilusio Ponpak” izenarekin bataiatutako jardunaldia antolatu du. Ekitaldia datorren ostiralean izango da, urtarrilak 18, goizeko 9:30ean hasi eta 13:00ak bitartean, Esperantza eraikinean. Bertan kasu praktikoak eta proiektu berriak aurkeztuko dituzte profesional ezberdinek.