Smartphone teknologia, industri sistema elektronikoen efizientzia energetikoa hobetzeko.

Gure telefono mugikorrak bere konputazioko elementuetan teknologia aurreratua dauka, funtzionalitateak itzaltzeko edo murrizteko, bere ahalmen osoa erabili behar ez dugunean energiaren kontsumoa murrizteko. IK4-IKERLAN I+Gko Europako proiektu bat gidatzen ari da, SAFEPOWER izenekoa, sistema txertatuetan, hau da, industria eta garraioko hainbat aplikaziotan erabiltzen diren prozesagailu elektroniko txikietan, horrelako estrategiak eta teknologiak ezartzeko, efizientzia energetikoa %50 hobetzeko, segurtasunari kalterik egin gabe.

Talentua erakartzeko konpromisoa berritu du IK4-Ikerlanek.

IK4-IKERLANek 2015ean talentuan bilatu eta erakartzeko abiarazi duen konpromisoa berrituko du 2016an. Datozen hilabeteetan zehar, zentroak 30 pertsona inguru sartuko ditu, etorkizuneko ahalmenak areagotzen laguntzeko, hazkunderako estrategia baten fruitu gisa, zeinarekin IK4-IKERLANek jauzi kualitatiboa egin nahi duen bere lehiakortasunari dagokionez.

 

Sarrera horiek urte osoan zehar egingo dira, batez ere lehen seihilekoan, sistema txertatuen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren (IKT), energiaren, potentziako elektronikaren eta fabrikazio aurreratuaren arloetan.

 

Beste 30 langile hartuko ditu aurten IK4-Ikerlanek

Batzar orokorrean aurreratu zuen moduan, IK4-Ikerlan zentro teknologikoak ikertzaile eta teknologo gehiago behar ditu. Hala, aurten, 30 langile hartzeko prozesua hasiko duela jakinarazi du. "Ez da unean uneko kanpaina bat, baizik eta zentroaren eta bere bezeroen lehiakortasuna bultzatu nahi duen estrategiaren oinarria", esan du Arrasateko ikerkuntza zentroak.

Estatuan Europatik diru gehien jaso duten hiru erakundeen artean dago IK4-Ikerlan.

IK4-Ikerlan zentro teknologikoak 2,8 milioi euroko fondoak jaso ditu Europako Batasuneko Horizon 2020 programatik IKTak aztertzeko. Hego Euskal Herrian eta Espainian kontzeptu horregatik eman diren hiru kopuru handienen artean dago.
Horizon 2020 programa martxan jarri zenetik jaso du diru hori IK4-Ikerlanek.

IK4-Ikerlan tren garraioa irauli nahi duen europar proiektu batean parte hartzen ari da.

Europar Batasunak (EB) iraultza ekarri nahi du tren bidezko garraiora, erabilera sustatzeko eta sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko. Xede horrekin, Roll2Rail izeneko proiektu anbiziotsu bat jarri du martxan, eta IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa bertan ari da parte hartzen, proiektuaren lidergo teknologikoa duen CAF enpresarekin batera.

I+G+B bultzatu nahi du, merkatura orientatuta nabarmen, tren sektorearen produktuetarako soluzio berritzaileetan teknologia aurreratuak azkarrago integratzeko.

IK4-Ikerlanek etapa berria hasi du eta dozena bat ikertzaile baino gehiago behar izango ditu.

Iaz 40 urte bete eta gero, Arrasateko IK4-Ikerlan zentro teknologikoak etapa berria hasi du. Eguen arratsaldean batzar orokorra egin zuen eta zuzendaritza kontseilu berria izendatu du; bere burua Marcelino Caballero zuzendari nagusia izango da. Caballerok esan duenez, "proiektu berri eta itxaropentsuan" lanean dabil IK4-Ikerlan; eta datozen asteetan dozena bat ikertzaile baino gehiago sartzea behar izango du zentroak. Zentroak 2014ko ekitaldian 250 pertsonako talde bat finkatzea eta 17,8 milioi euroko sarrerak lortu ditu.

IK4-IKERLANek parte hartuko du sistema txertatuen gainean Europan egiten den azokarik garrantzitsuenean.

EMBEDDED WORLD 2015 azokan parte hartuko du, Nurembergen, Alemanian, otsailaren 24tik 26ra bitartean. Garraioaren, industriako ekipo ondasunen, energia eolikoaren eta jasokuntzaren sektoreekin lotura duten hainbat garapen erakutsiko ditu bertan.

IK4-IKERLAN sistema txertatuen alorrean Europan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenean egongo da presente: Embedded World 2015 azokan, Nurembergen (Alemania), otsailaren 24tik 26ra bitartean.

IK4-IKERLAN eta ETH-ZURICH elkarlanean dihardute energiaren hari gabeko transmisioari buruzko ikerketan.

Akordio honen bitartez indartu egiten da zentroak egin duen apustua, berrikuntza irekia eta ikertzaileen talentua sustatzearen alde.

IK4-IKERLANek lankidetza hitzarmen bat izenpetu du Zuricheko ETH Unibertsitate ospetsuarekin (Suitza), zentroaren jarduera eremu garrantzitsuenetakoa den potentziako elektronikari lotutako I+G alorrean laguntzeko.

IK4-IKERLANek C2Net europar proiektuan parte hartuko du, ‘Factories of the Future’ programaren barruan.

Proiektuak hodeian kokatutako tresna informatikoak garatuko ditu, enpresei, batez ere enpresa txiki eta ertainei, lankidetzan arituta material fluxua optimizatzen laguntzeko asmoarekin. Horrez gain, enpresa sareak eratzea ahalbidetuko du, hornidura kateen kostuak eta eraginkortasunik ezak gutxiago izatea lortzeko.

Enpresa askok material fluxu handiak izaten dituzte egunero sartzen eta irteten instalazioetan. Jarduera hori modu eraginkorrean egitea ez da lan erraza eta enpresen bitarteko asko kontsumitzea eragiten du.

Páginas

Suscribirse a RSS - ikerlan