Abian da EKITEN 2015 lehiaketa.

Ikasturte honetan, EKITEN lehiaketak berrikuntza bat jaso du proiektuen ebaluazio prozesuan.

Aurreko edizioetan, epaimahaiak erabaki du zeintzuek izan diren saritutako proiektuak baina aurtengo edizioan, publikoak ere bozka ditzake proiektuak.

Lehenengo fasea gainditu duten proiektu hauetako bakoitzak, bideo bat grabatuko du. Bideo hauek, MONDRAGON UNIBERTSITATEko YouTubeko kanalean, EKITEN 2015 zerrendan kargatzen joango gara eta aldi berean, facebooken baita ere https://www.facebook.com/mondragonunibertsitatea/videos

Bideo hauek jasotzen dituzten "atsegin dut" guztiak izango dira kontutan publikoaren balorazioa egiteko. Bai kanal batetan zein bestean egin daitezke "atsegin dut" hauek.

EKITEN 2015 topaketa ospatu da MONDRAGON UNIBERTSITATEAn

Gaur goizean, EKITEN 2015 topaketa ospatu da MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, zehazki, Goi Eskola Politeknikoan.

Topaketan, Errektoreorde Adakemikoak eman die ongietorria bertaratu diren 150 ikasleei.

Ondoren, hiru ekintzailetasun esperientzien berri izan dute ikasleek. Batetik, Batis Otaegi izan dugu gure artean, Artzai Eskolaren esperientzia azalduz, bestetik, Nerea Makazaga eta Unai Bordes Zerbeer (Garagardo euskalduna) proiektuaren berri emanez eta azkenik, Jon Elorza, Pottokaleku esperientziaren berri ematen. Guztiek hitz egin dute beraien esperientziari buruz ekintzaile ikuspegitik.

Ikasleek ere, beraien lana egin dute negozio ideiak proposatzen eta bost idea, sarituak izan dira.

Ekiten ekintzailetza-programako enpresa-proiektu onenen sariak banatu ditu MUk.

Ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu lehiaketak, eta baita ikasleek euren enpresak sortzea eta negozio berriak abian jartzea ere. Urtez urte indartuz doa: VIII. edizioa izan da aurtengoa eta, guztira, Mondragon Unibertsitateko 213 ikaslek eta unibertsitate latinoamerikarretako 46 ikaslek hartu dute parte. Goizean egin dute sari banaketa ekitaldia.

Lehiaketak bi kategoria ditu: Enpresa Ideia Berrien kategoria (Gaztenpresak babestu du), eta Landa Ingurunea Garatzeko ideia eta proiektuen kategoria (Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapeneko agentziek babestuta); biak Mondragon Unibertsitateko ikasleei daude zuzenduta.

EKITEN topaketa.

Mondragon Unibertsitateak gaur Ekiten topaketa egin du 140 ikasleren aurrean, unibertsitateko ekintzaileentzako lehiaketa horren berri emateko. Edizio honetan, gainera, landa-ingurunea garatzeko ideiak sortzea sustatu nahi izan da. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko erretoreorde Jon Altunak aurkezturiko topaketan Debagoieneko eta Debabarreneko landa-garapeneko agentzietako ordezkariak izan dira, eta beren landa-garapeneko estrategiak aurkeztu dituzte, datozen urteetan jorratuko dituzten bideak ezagutzera emateko. Ondoren, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko antolakuntza-arloko  irakasle-talde batek dinamika bat garatu du bertaratuekin, landa-ingurunea garatzeko ideiak sortzeko.

En marcha una nueva edición del Concurso EKITEN

En el marco de su estrategia de promoción de nuevas iniciativas empresariales e impulso al espíritu emprendedor entre sus estudiantes, MONDRAGON UNIBERTSITATEA en colaboración con Fundación Gaztempresa, KIMU BERRI y las Agencias de Desarrollo Rural del Alto y Bajo deba, ha organizado tres concursos para el curso 2012-2013.

  • VII. Edición del Concurso de Nuevas Ideas Empresariales
  • V. Edición del Concurso de Ideas y Proyectos para el Desarrollo del Medio Rural
  • IV concurso KIMU BERRI.

Los objetivos del concurso EKITEN son los siguientes:

Páginas

Suscribirse a RSS - ekiten