Brokante Teknologikoa Business Acceleration Center – MONDRAGON BACen ekimen bat da, eta bere helburua da gure enpresa eta zentro teknologikoetan dauden stock teknologikoari eta negozio aukerei probetxua ateratzea, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bitartez.
Ekimenaren interesaren jatorria egiaztapen bat da, hau da, baliabide ekonomikorik ez dagoelako, enpresa estrategia orokorrarekin bat etortzerik ez dagoelako, komertzializatzeko kanalik ez dagoelako… gure kooperatibetan garapen fase aurreratuan dauden hainbat proiektu etenda daudela, eta horiek stock teknologiko bat eratzen eta gauzatu gabe dauden negozio aukerak direla. MONDRAGONeko BACen ustez, beharrezkoa da lokartuta dagoen aukera multzo horri beste aukera bat ematea, Brokante Teknologikoaren bitartez.