MGEP Konputazio Txertatuen IV. Jardunaldian.

Sistema Txertatuen Masterreko ikasleak diren Aitor Arrieta, Irune Agirre eta Ane Alberdik Konputazio Txertatuen IV. Jardunaldian parte dute, eta bertan “Testing Architecture with Variability Management for Embedded Distributed Systems” izenburua duen artikulua aurkeztu dute; artikulu horrek Masterreko lehen kurtsoan garatu duten proiektuko emaitza batzuk jasotzen ditu.

KIMU BERRI proiektu berritzaileen erakusketaren 4. edizioa Oñatin ireki da.

Dagoenekoz, proiektu berritzaileen erakusketa ENPRESAGINTZAren eraikinera eraman da, Oñatira, eta bertan irailaren 24tik 27ra egongo da ikusgai. 

KIMU BERRI erakusketaren 4. edizioak hainbat proiekturen emaitzak finkatu ditu negozio eredu berrien prospektibaren, garapen teknologikoaren eta definizioaren inguruan, betiere MGEP-Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta ENPRESAGINTZAko ikasleen eskutik. Horrenbestez, 35 proiektu inguru aurkeztuko dira jendaurrean, muralak eta maketak erabiliz. Horrez gain, bisitariek hainbat pieza labur ikusi ahal izango dituzte (spotak, bideoklipak eta animazioak barne), HUHEZI – Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio Departamenduko ikaslek sortutakoak.

MONDRAGONeko BACen esperientziaren aurkezpena FAGOR EDERLANek antolatutako CO-15 Jardunaldian.

Kooperatiba sortu zenetik 50 urte bete direla eta, FAGOR EDERLANek lan jardunaldi bat antolatu zuen joan den irailaren 18an, H Eneko Exploratorioumeko instalazioetan, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Ekitaldiaren izenburua 'Co-session#15' izan zen, eta MONDRAGONeko eta Co-Society erakundeko 64 enpresatako ordezkariek parte hartu zuten; azken hori hainbat sektoretako enpresa garrantzitsuek osatutako klub bat da, eta bere helburua enpresen arteko berrikuntza eta lankidetza proiektuak bilatzea da.

Parte hartu SAIOKA SAREAren Startup Pitchingaren 1. edizioan!

Datorren urriaren 3an, 17:30etik aurrera, SAIOKA SAREAren Startup Pitchingaren 1. edizioa egingo da, LKS Eraikineko Plaza Aretoan –Goiru kalea 7, Garaia Berrikuntza Gunea, Arrasate–, SAIOKA SAREAren Startup Pitching topaketak MONDRAGONeko BACek antolatzen dituen ekitaldiak dira, negozio berrien sustatzaileek beren proiektuak aurkezteko, beren negozio ideia gauzatzeko behar duten lankidetza aurkitzen laguntzeko helburuarekin. 

Startup Pitchingaren 1. edizioaren formatuan ezarri denez, sustatzaile bakoitzak 10 minutu izango ditu bere proiektua aurkezteko. Ondoren, bertaratu direnentzako galderen txanda egongo da.

Startup Pitchingaren 1. edizio honetan honako proiektu hauek aurkeztuko dira:

SOLUCIONES FORMATIVAS MONDRAGON lanza su oferta en materia de Sostenibilidad, Eficiencia, Biomasa y Fibra óptica.

SOLUCIONES FORMATIVAS MONDRAGON es el nombre de marca de la línea de actividad empresarial de ALECOP orientada al diseño, desarrollo y puesta en marcha de soluciones formativas tecnológicas. SFM actúa, preferentemente, dentro de la modalidad de formación e-learning.

Las propuestas formativas de SOLUCIONES FORMATIVAS MONDRAGON van dirigidas a técnicos, profesionales, estudiantes y cualquier persona que de alguna forma se relaciona con sectores de las energías limpias, el ahorro y la eficiencia energética, y las nuevas tecnologías que están surgiendo en los ámbitos  de la edificación y movilidad sostenibles.

En la actualidad SOLUCIONES FORMATIVAS MONDRAGON anuncia el lanzamiento de su oferta formativa en las siguientes materias:

ULMA Construcción-ek San Mames berriaren lanetan parte hartu du

Lehenengo fasean ULMA Construcción-ek estalkiaren egitura muntatzeko eta lotzeko lanetan lagundu du.

San Mames berria ehun urte beteak dituen lehengo  futbol zelaiaren ondoan kokatuta dago eta bertan jokatuko dira Athletic-en partidu berriak, baita Europako finalak eta nazioarteko beste partidu batzuk ere. Izan ere, 4. kategoria izango du, UEFA-k eskaintzen duen gorena, hain zuzen ere.

LEINN gradua inauguratu da Bilboko Berrikuntza Faktorian

Mondragon Unibertsitateko enpresagintza fakultateak campus berria inauguratu du Bilbon. Berrikuntza Faktorian izan da estreinaldia eta dagoeneko LEINN gradua martxan da bertako instalazioetan.

Aurtengo kurtsoan hasi dira LEINN graduko ikasleak Bilbao Berrikuntza Faktorian beraien ikasketak burutzen. Nahiz eta oraindik egun gutxi daramatzen dagoenekoz beraien buruak aurkeztuz bideo bat ere egin digute, "We are LEINN Bilbao" deitu diote.

Fagor Healthcare Birmingham-go farmazia azokan izango da

Irailaren bukaeran burutuko da azoka, Erresuma Batuan, eta bertan aurkeztuko du bere Medical Dispenser produktua.

Irailaren 29 eta 30ean burutuko da Birmingham Pharmacy Show azoka, eta bertako E44 stand-ean izango da Fagor Healthcare. Azoka hau, farmazia arloko garrantzitsuenetarikoa da eta Birmingham-go National Exhibition Centre delakoan ospatuko da.