COPRECI Ekuadorreko eredu energetikoaren aldaketan aholkulari arituko da.

Copreci Ekuadorreko Gobernuarekin elkarlanean ari da gas sukaldeak indukziozko sukaldeengatik ordezkatzen. Planaren ondorioz, Coprecik Aretxabaletako lantokian indukziozko plaken ekoizpena areagotuko du eta agian Ekuadorren enpresa sor dezake.

Coprecik aspaldi egin zuen berrikuntzaren aldeko apustua etxetresna elektrikoen arloan eta 2014an mugarri berriak ezarri zituen nazioartean erreferente izaten jarraitzeko.

Ezagutu nahi al duzu MU-GEPen egiten dugun ikerketa?

Graduko 3. mailako eta Masterreko ikasleei zuzenduta dago jardunaldi hau eta hainbat erakusleiho izango ditu:

•    Informazio eta komunikazio teknologietan ikertu. (Osane Lizarralde eta Egoitz Arruti). 11:00etatik 13:00etara.
11. eraikina 11108 gela - Laborategia: txertatuak, ikusmena eta informazio sistemak, showroom.

•    Manufacturing-ean ikerketa 2020. (Jon Aurrekoetxea). 11:00etatik 13:00etara.
7. eraikina 7102 gela  - Laborategiak: konformatuak, mekanizatua, konpositeak

EROSKI invertirá 400 millones de euros en los próximos 4 años.

La cooperativa EROSKI ha celebrado esta tarde una Asamblea General Extraordinaria en Barakaldo a la que ha convocado a 500 socios representantes del colectivo total de socios trabajadores y de socios consumidores. El presidente de EROSKI, Agustín Markaide, ha trazado las líneas maestras para la segunda parte del Plan Estratégico definido en 2013 y que alcanza hasta 2016 y ha expuesto a los socios de la cooperativa el acuerdo de reestructuración financiera recientemente alcanzado con los bancos.

Fagor Ederlanek eta GIS-ek aliantza egin dute Mexikon produkzio planta berria martxan jartzeko.

40 milioi eurotik gorako inbertsioa egin beharra eskatzen du proiektu berriak eta 140tik gora lanpostu berri sortuko dira.

Fagor Ederlan eta Grupo Industrial Saltillo (GIS) lankidetza hitzarmena sinatu dute NAFTAko merkatuko Automozio  sektorerako osagai metalikoak mekanizatzeko planta berria martxan jartzeko, jarduerari 2016an ekingo diona.

La cooperativa GSR Gestión Servicios Residenciales cuenta con 350 socios y da trabajo a más de 700 personas.

En solo once años, está cooperativa ha pasado de contar con un solo socio cooperativista a tener 350 y dar trabajo a más de 700 personas en un sector complicado como es el de la atención a personas mayores y dependientes.

En un reportaje publicado en Noticias de Gipuzkoa, se recoge que GSR gestiona en la actualidad 15 residencias, dos centros de día, un centro polivalente y un servicio de asistencia domiciliaria tanto en Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Navarra y La Rioja. Cuenta con 1.082 usuarios, y en cuanto a sus trabajadores, el 50% son socios cooperativistas, en un sector de poca cualificación profesional y muy feminizado.

Makina-erremintaren bizitza zikloa luzatzeko mantentze lan adimenduna.

IK4-IDEKO zentro teknologikoa, Europako proiektu batean parte hartzen ari da fabrikazio sistemak konpontzeko errealitate areagotua eta errealitate birtuala dituena bere baitan.
 
4,43 M€-ko aurrekontua duen proiektu honetan parte hartzen dutenak gaur Elgoibarren bilduko dira egindako aurrerapenak aztertu eta etorkizuneko lan ildoak diseinatzeko.

'Zinema ziztadak' lelopean, badator zortzigarren Huhezinema.

Sentsazioetara, emozioetara, zentzumenetara jo nahi izan dute antolatzaileek zortzigarrenean, eta horregatik aukeratu dute Zinema ziztadak leloa. "Film laburrak, laburrak izanik, ziztada bat bezala sartzen zaizkigu. Bertan kontatzen diren istorio batzuk gurekin gelditzen dira, zainetan gora eta behera", azaldu dute. Lanak aurkezteko epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.Huhezinemaren aurtengo edizioko kartela.

SORALUCE moteltze gaitasun handia duen zurruntasun handiko material berri bat garatzeko proiektu baten partehartzaile.

SORALUCE moteltze gaitasun handia duen zurruntasun handiko material berri bat garatzeko proiektu baten partehartzaile

SORALUCEk HIPPOCAMP proiektuan parte hartuko du, egitura metalikoak edo polimerikoak dituzten piezetan nanokonposatuak baztertu ahal izateko fabrikazio-prozesu berri batean oinarritzen den proiektuan. Helburua material berri bat sortzea da, zurruntasun handia eta moteltze-gaitasun handia uztartuko dituena.

DANOBAT eta DANOBAT-OVERBECK garapenak Herborneko (Alemania) ATE IREKIen jardunaldian ikusgai

Martxoaren 18an eta 19an DANOBATGROUPek OPEN HOUSE 2015 egingo du Herbornen duen fabrikazio plantan (Alemania).

Jardunaldietan DANOBAT eta DANOBAT-OVERBECK makinen teknologia eta duten artezketa makinen gama zabalean aplikatutako garapen berriak erakutsiko zaizkie bezeroei. Gainera, artezketan espezialista hoberenek hainbat mekanizazio proba egingo dituzte.