Pakistango Hushé Bailarako neskatoak eskolatzeko 100 beka eta irakasleak prestatzeko bi beka entregatu dizkio MUk

Pakistango Hushé Bailarako 100 neskato, beste horrenbeste bekarekin, zortzi ikastetxetan eskolatzea da helburua. Jon Altuna MONDRAGON UNIBERTSITATEko errektoreordeak eta José Manuel Ruiz Baltistán Fundazioko lehendakariak otsailean sinatu zuten hitzarmena, Baltistán Fundazioaren sortzaileetako bat den Alberto Iñurrategi ere aurrean zela. Erronka proiektuarekin, Fundazioak Baltistango eskualdean haurrak eskolatzeko egiten duen lana babestu nahi du unibertsitateak.  Izan ere, Pakistango goi-mendietan dagoen Hushé Bailaran eskolatzea zaila ez ezik arriskutsua ere bada, are gehiago neskatoa izanez gero.

“gou! by Eroski”, hurbileko turismorako proposamena.

Basquetourrek, Eroskik eta Gureak Taldeak turismoa bultzatzeko proposamen berria merkaturatuko dute. Bertan, biltzen dira 600 esperientzia edo plan baino gehiago, 30€ eta 150€ artekoak. Kooperatibako bezero-bazkideek, gainera, % 33 aurreztu dezakete.

Proposamenean, kontsumitzaileei prezio merkeagoak eskaintzen zaizkie, baita "gou!

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k ingeniaritzako ikaskuntzari buruzko munduko biltzarra antolatzen du.

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzako (PLB) 300 ikertzaile eta aditu baino gehiago bilduko dira Donostialdean, datorren astean, uztailaren 6tik 9ra, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk antolatutako biltzarrean. Unibertsitatea aitzindaria da estatuan bere fakultateetan Arazoetan eta Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntza (PBL) ezartzen.

LKS ampliará las instalaciones de PV SONS en India.

LKS INDIA realizará el proyecto, la dirección de obra y la gestión de proyecto y construcción de la ampliación de las instalaciones que PV Sons tiene en Pune. El proyecto de ampliación consiste en la construcción de tres silos, un edificio auxiliar y servicios públicos, en una parcela de 9.000 m². Cada silo, con capacidad para 4.200 toneladas, tendrá 18 m de diámetro y 21 m de altura.

PV Sons es una empresa familiar dedicada a la elaboración de productos y aperitivos de maíz y arroz. Situada estratégicamente en Pune, Maharashtra, cerca del puerto de Mumbai, abastece al mercado de India y a diversos países de todo el mundo.

Material arinagoak etorkizuneko industria aeroespazialarentzat.

IK4-IDEKOk Europako proiektu batean parte hartzen du industria aeroespazialerako teknologikoki aurreratuak eta arinagoak diren titaniozko aleazioak garatzeko helburuarekin.

5,7 milioi eurotako aurrekontua duen ekimen honen helburua, aireontzien energia kontsumoa eta gas kutsagarrien emisioa murriztea da.

Elgoibarko zentroa arduratuko da fabrikazio aurreratuko teknologiak aplikatzeaz, erreferentea delarik aleazio hauen mekanizazio prozesuetan.

alabe del rotor de avión

Eroski taldeak eta Dia taldeak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Lankidetza hitzarmena helburua da eraginkortasun handiagoa lortzea eta kontsumitzaileei merkatuko preziorik onenak eskaintzea, euren erosteko ahalmena areagotu ahal izateko.

Hitzarmen hau bi konpainien arteko lankidetzan datza, nazioko eta nazioarteko marken hornitzaile handiekin negoziatzeko baldintzak hobetu ahal izateko. Hitzarmen honetatik erabat kanpo geratuko dira produktu fresko tradizionalak eta hurbileko tokiko ekoizle txikiak.