Produktuetan oinarritutako Zerbitzuen Diseinuari buruzko DREAMWORKS saio monografikoa.

Dakizunez, MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea da eta,  zentzu horretan, enpresetan dagoeneko badauden  gaitasunak partekatzen ditu, produktu eta zerbitzu mota berriak eta irtenbide integratuak ahalbidetze aldera.

Ekimen honen funtsezko zeregina da enpresa arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea. Aplikagarria izan daitekeen estrategietariko bat honakoa da: MONDRAGON enpresek fabrikatutako produktuetatik abiatuta sortutako zerbitzuak sustatzea.

Ikuspegi hori arakatzeko  Produktuetan oinarritutako Zerbitzuen Diseinuari buruzko DREAMWORKS saio monografikoa antolatu dugu.  DREAMWORKS saio berri honen asmoa da  “Design Thinking” metodologietan oinarritutako Zerbitzuen Diseinuak dakartzan aukerak   aztertzea eta MONDRAGONen kooperatibentzat ustezko zerbitzu berriak argitzea. 

DREAMWORKS saio hau garatzeko MGEP – MUko Industria Diseinu departamentuaren laguntza izango dugu, “Design Thinking” horretan  oinarritutako Diseinu Estrategikoaren metodologia bat garatu eta aplikatu baitu, gure Korporazioko enpresa jarduera berrietarako zerbitzuek proposatuta.

Produktuetan oinarritutako Zerbitzuen Diseinuari buruzko DREAMWORKS saio monografikoaren formatua honakoa izango da:

  • Diseinu Estrategikoari eta Zerbitzuen Diseinurako erabilitako “Design Thinking” erremintei buruzko hastapenak
  • MONDRAGONen enpresa jarduera berrientzako  MGEP – MUren Estrategia Diseinuari buruzko Masterrean garatutako Zerbitzu eta Produktuen  5 diseinu proiekturen azalpena. 
  • Uztartuko Zerbitzu eta Produktuen alorrean elkarren arteko lankidetza bitartez sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.
  • Bertaratutako enpresen jarrera azaldutako aukera gune bakoitzaren aurrean:  ideien hautaketa eta ekipoen aurretiazko eraketa.   (enpresa liderra eta laguntzaileak)

DREAMWORKS  saio monografiko hau Otalora Jauregian izango da, Aretxabaletan, 2012ko martxoaren 1ean, goizeko 9:00etan. Bazkaria Otalora Jauregian bertan izatea aurreikusi dugu.

MONDRAGONen BACeko DREAMWORKS saio monografikoan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com